Jan Morris, jaiotzez James Humphrey Morris (Clevedon, Somerset, Erresuma Batua, 1926ko urriaren 2a - Pwllheli, 2020ko azaroaren 20a) britainiar historialari eta bidaia idazlea izan zen.

Jan Morris

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Humphry Morris
JaiotzaClevedon (en) Itzuli1926ko urriaren 2a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaPwllheli2020ko azaroaren 20a (94 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaChrist Church (en) Itzuli
Christ Church Cathedral School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
galesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, autorea eta kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Learned Society of Wales (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Militarra izandakoa, Britainiar Inperioaz idatzi zuen, Oxford, Venezia, Trieste edo New York deskribatu zituen eta espainiar historia eta kulturaz ere idatzi zuen.

Morrisek Bigarren Mundu Gerran Britainiar Inteligentzian egin zuen lan eta, beranduago, The Times egunkarian idatzi zuen. Lan honetan arrakasta berezia lortu zuen 1953an, Everestera iritsi zen lehen espedizio britainarrari lagundu zionean.

Gizonezko jaio zen eta 1949an Elizabeth Tuckniss anderearekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Horietako bat Twm Morys poeta eta musikaria izan zen eta bigarren bat haurtzaroan hil zen.

1972an, James Morris Marokon sexu aldaketa burutu ondoren, Jan Morris bilakatu zen. Conundrum liburuan deskribatzen du prozesu guztia. Ebakuntzaren ondoren, Morrisek Elisabethekin ezkonduta jarraitu zuen, baina epe labur batean legeak dibortziatzera behartu zuen.

2008ko maiatzaren 14an berriro ezkondu zen bikotea.

Lanak aldatu

  • The Pax Britannica Trilogy: Farewell the Trumpets: An Imperial Retreat (1978); Pax Britannica: The Climax of Empire (1968) Heaven’s Command: An Imperial Progress (1973)
  • Coronation Everest (1958)
  • A Writer's House in Wales (2002)
  • Trieste and the Meaning of Nowhere (2001)
  • Conundrum (1974)
  • Sydney (1992)
  • Hong Kong (1988)
  • The Matter of Wales (1984)
  • The Venetian Empire (1980)
  • Oxford (1965)
  • The Presence of Spain (1964)
  • Venice (1960: winner of the 1961 Heinemann Award)
  • The Hashemite Kings (1959)
  • South African Winter (1958)
  • The Market in Seleukia (1957)
  • Sultan in Oman (1957)
  • ...

Kanpo estekak aldatu