James Tobin (Champaign, Illinois, 1918ko martxoaren 5a - New Haven, Connecticut, 2002ko martxoaren 11a) estatubatuar ekonomista izan zen.

James Tobin

American Economic Association (en) Itzuli presidentea

1971 - 1972
Bizitza
JaiotzaChampaign (Illinois), Champaign konderria (Illinois)1918ko martxoaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaChampaign (Illinois), Champaign konderria (Illinois)
HeriotzaNew Haven (Connecticut)2002ko martxoaren 11 (84 urte)
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 1947) Doktoretza
University Laboratory High School (en) Itzuli
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Tesi zuzendariaJoseph Schumpeter
Doktorego ikaslea(k)Koichi Hamada (en) Itzuli
Duncan K. Foley (en) Itzuli
Janet Yellen
Hiroshi Yoshikawa (en) Itzuli
Stanley W. Black (en) Itzuli
Robert Z. Aliber (en) Itzuli
William Brainard
Willem Buiter (en) Itzuli
Jonathan Eaton (en) Itzuli
Marcel Dagenais (en) Itzuli
Kiyohiko G. Nishimura (en) Itzuli
Edmund Phelps
John Y. Campbell (en) Itzuli
Richard R. Nelson (en) Itzuli
Walter Christian Dolde (en) Itzuli
Arnold Katz (en) Itzuli
Uri Possen (en) Itzuli
Michael Haliassos (en) Itzuli
Harold W. Watts (en) Itzuli
Douglas A. Downing (en) Itzuli
Matthew D. Berman (en) Itzuli
Craig Eliot Swan (en) Itzuli
Mark Gersovitz (en) Itzuli
Donald Arthur Nichols (en) Itzuli
Paul Daniel Mastroddi (en) Itzuli
Marcus Hay Miller (en) Itzuli
Lewis Charles Miller (en) Itzuli
Edward Faulkner McKelvey (en) Itzuli
Edward J. Stevens (en) Itzuli
John Henry Ciccolo (en) Itzuli
Thad W. Mirer (en) Itzuli
Bernard Max Markstein (en) Itzuli
Yukio Noguchi (en) Itzuli
Richard Nathaniel Rosett (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, estatistikaria, katedraduna eta militarra
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Econometric Society (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduasoldadu
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 203091789 Edit the value on Wikidata

Harvarden egin zituen ikasketak, irakasle ospetsuekin (Joseph Aloïs Schumpeterrekin, besteak beste), eta John Kenneth Galbraith eta Paul Anthony Samuelson ikaskide izan zituen. 1981ean, Ekonomiako Nobel Saria eman zioten, finantza-merkatuen eta horien gastatzeko erabakiekin zuten harremanen inguruan, alegia, enplegua, produkzioa eta prezioen bilakaeraren inguruan egin zituen azterketengatik. Horrez gainera, Suediako Zientzien Errege Akademian adierazi zuten James Tobinen aurkikuntza nagusietako bat etxeetan eta lantegietan egiten zen hautaketa-teoria izan zela, karteren hautaketa-teoria esaten zaiona. Tobinek teoria hori orekaren teoria orokor batean oinarritu zuen. Aldi berean, aztertu zuen finantza-merkatuek zein eratara eragiten duten merkatu errealetan, eta alderantziz. Analisi horren aldi nagusietako bat transmisiozko mekanismoen azterketa da; mekanismo horiek finantza-merkatuetako aldaketak eta etxeetako eta enpresetako gastatzeko erabakiak lotzen dituzte. Finantza-merkatuen espekulazio-arbitrajeak eta horiek munduko ekonomian dituzten eraginak mugatu nahian, Tobinek aurrez ikusi zuen, arrakastarik gabe, espekulazio-mugimenduen neurketa bat. John Fitzgerald Kennedyren aholkulari izan zen, eta Ronald Reaganen ekonomia-politikaren kontra egin zuen, eta baita Chicagoko eskolako ekonomialari liberalen kontra ere. Argitaratu zituen liburuen artean, aipagarriak dira, besteak beste, National Economic Policy (1966), Essays in Economics (hiru ale, 1971-82), eta The New Economics One Decade Older (1974).

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu