James Bruce (Elgingo VIII. kondea)

James Bruce, Elgingo VIII. kondea (Londres, Ingalaterra, 1811ko uztailaren 20a - Dharamsala, India, 1863ko azaroaren 20a) Erresuma Batuko agintaria izan zen. Britainiarrena zen Ipar Amerikako lurraldeko gobernaria izan zen. 1841ean Britainia Handiko Parlamentuko kide hautatu zuten, liberalen aldetik. Urte hartan bertan oinordekotzan jaso zuen bere aitaren titulua (Elgingo kondea) eta Parlamentua utzi zuen. 1842an Jamaikako gobernari izendatu zuten. Kanadako gobernari izan zen aldian (1846-1856) bertan bizi ziren britainiarren eta frantsesen arteko tirabirak baretzeko ahaleginak egin zituen, eta Estatu Batuekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu zuen. Geroago Asiara aldatu eta bertan egin zituen diplomazia-lanak. 1862an Indiako erregeorde izendatu zuten.

James Bruce, Elgingo VIII. kondea.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Bruce (Elgingo VIII. kondea)