Jakue

gizonezko izena

Jakue tradizioa kristauko euskal izena da, gizonezkoena. Jakue izeneko bi apostolu izan ziren, baina ezagunena done Jakue Nagusia da, kondairak dioenez Santiago de Compostelan ehortzirik dagoena, Done Jakue alegia[1]. Santu horren jaieguna uztailaren 25ean da.

Jakob izenaren aldaera da Jakue. Anitz erabili da Euskal Herri osoan, baina Hego Euskal Herrian gaztelaniazko Santiago nagusitu zen, eta euskarazkoa zokoraturik gelditu. Aldaerak: Jakes (Ipar Euskal Herrian nagusi[1]), Jakob, Jakobe, Jaime eta, Sabino Arana eta Koldo Elizalderen izendegian, Jagoba.

Aldiz, Xanti edo Santi gaztelaniazko Santiago izenaren hipokoristikoak dira, eta ez ditu ontzat ematen Euskaltzaindiak[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b «santi - Pertsona-izenak - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  2. «Izen hipokoristiko edo txikigarriak: Xanti/Santi, Joxe/Jose - JAGONET galde-erantzunak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).

Kanpo estekak aldatu