Jakob Schubert (1990eko abenduaren 31) arroka eskalatzaile, austriar kirol eskalatzaile eta boulder profesionala da. Munduko txapelduna (2012, 2018) eta Munduko Kopako irabazlea (2011, 2014, 2018) da zailtasun eskaladan, eta arrokan bere kalifikazioa altuena 9b + da. 2021eko abuztuan brontzea irabazi zuen Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Jakob Schubert

Bizitza
JaiotzaInnsbruck1990eko abenduaren 31 (33 urte)
Herrialdea Austria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea
Pisua63 kilogramo
Altuera173 zentimetro

jakob-schubert.com
Facebook: jakobschubert90 Twitter: jakob_schubert Instagram: jakob.schubert Youtube: UCLGyTGdu7R7D7pNNFAJGcHg Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2003an hasi zen eskalatzen, hamabi urte zituela. 2004an, Gazteen Europako Kopan eta Gazteen Munduko Txapelketan hartu zuen parte. 2007az geroztik, regularki zailtasun eskaladarako Munduko Kopako lehiaketetan hartzen du parte. Munduko Kopako hamarretik zazpi denboralditan, 2007tik 2016ra, boulderrean ere lehiatu zen. 

2011 urtean, zailtasuneko Munduko Kopan irabazi zuen eta zailtasuneko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen Arcon.[1] Munduko Kopa zazpi lehiaketa jarraian irabazita irabazi zuen. Ordurarte, ez zen izan Munduko Kopako hainbeste jardunaldi irabazi zituenik denboraldi bakarrean (2002an, Alexandre Chabotek sei irabazi zituen).

2012an, Pariseko Eskalada zailtasuneko Munduko Txapelketa irabazi zuen.[2]

2014an, bigarren aldiz irabazi zuen Munduko Kopa. 

2018an, 27 urte zituela, munduko txapeldun bihurtu zen berriro, bere jaioterrian, Innsbruck-en. Titulua lortu zuen azken ekitaldian Adam Ondraren (36+) puntuazio berdina lortuz, baina puntuazio altuagoa finalerdian, non Domen Skofic eta gero, bigarren sailkatu zen. Egun batzuk geroago, lehiaketa berean, proba konbinatua ere irabazi zuen abiarura proban bigarren sailkatuta, Bouldering-en lehena eta zailtasun proban bigarren. Urte berean, bere hirugarren Munduko Kopa irabazi zuen. 

Schubertek 2019ko IFSC Munduko Eskalada Txapelketan izandako emaitzarengatik Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen.[3]

Kirol lorpenak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Konbinatua
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Arco (  Italia)   Zailtasuna
2012 Paris (  Frantzia)   Zailtasuna
2016 Paris (  Frantzia)   Zailtasuna
2018 Innsbruck (  Austria)   Zailtasuna
2018 Innsbruck (  Austria)   Konbinatua
2019 Hachioji (  Japonia)   Blokeak
2019 Hachioji (  Japonia)   Konbinatua
2019 Hachioji (  Japonia)   Zailtasuna
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Innsbruck (  Austria)   Zailtasuna
2013 Eindhoven (  Herbehereak)   Blokeak
2015 Innsbruck (  Austria)   Konbinatua
2017 Munich (  Alemania)   Konbinatua
2017 Munich (  Alemania)   Zailtasuna

Sailkapenak aldatu

 
Jakob Schubert Municheko Munduko Kopan, 2012an.

Munduko Eskalada Kopa aldatu

Diziplina 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Zailtasuna 26 7 4 2 1 3 2 1 3 2 6 1
Boulderra 60 65 19 3 2 - 25 23 10 9
Abiadura - - - - - 43 59 - - - - 59
Konbinatua - - 4 2 1 1 1 - 4 2 6 1

Europako Eskalada Txapelketa aldatu

Diziplina 2008 2010 2013 2015 2017
Zailtasuna 6 3 7 6 3
Boulderra - - 3 4 -
Abiadura - - 35 27 31

Erreferentziak aldatu

  1. (Italieraz) «Puigblanque re di Spagna, insieme a Eiter, Kim e Markovic» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. (Italieraz) «Campionati del Mondo di arrampicata sportiva 2012, tutti i risultati da Parigi.» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  3. (Ingelesez) Editors, Author. (2019-08-19). «Jakob Schubert and Alexander Megos qualify for the 2020 Summer Olympics in Tokyo» LACRUX Klettermagazin (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak aldatu