Jacques de Flesselles

politikari frantziarra

Jacques de Flesselles (1730eko azaroaren 11Paris, 1789ko uztailaren 14a) Parisko merkatarien azken prebostea izan zen, Bastillaren Hartzean hila. Hurrengo egunean, demokratikoki aukeratu zen Parisko lehen alkatea, Jean Sylvain Bailly.

Jacques de Flesselles

(1768)
Prévôt des marchands de Paris (en) Itzuli

1789ko apirilaren 28a - 1789ko uztailaren 14a
Louis Le Peletier de Morfontaine (en) Itzuli
Councillor of State (en) Itzuli

1784 - 1789
Q3250214 Itzuli

1767ko azaroaren 11 - 1784
Intendant of Brittany (en) Itzuli

1765 - 1767
Q62648645 Itzuli

1762 - 1765
President of the Grand Conseil (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques de Flesselles
JaiotzaParis1730eko azaroaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPlace de l'Hôtel de Ville eta Paris1789ko uztailaren 14a (58 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
LeinuaQ60965603 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaAcadémie des sciences, belles-lettres et arts de Lyon (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Beste kargu batzuen artean, Moulins, Rennes eta Lyoneko Intendente karguak bete zituen, azken honetakoa, 1768 eta 1784 bitartean. Hala ere, nabarmendu zena, Parisko merkatarien preboste izan zen, kargu honetarako, Louis le Peletierren ordezko bezala aukeratua izan zena, kargu honetan, 1789ko apirilak 21ean hasi zelarik.

Maiatzaren 27an, hiribilduko hiru ordenatako hautesleek, Parisko Udaletxean laguntzea eskatu zioten, hiriaren kudeaketan esku hartuz, Prebosteak arbuiatu zuen eskakizuna, legez kanpokotzat jotzen baitzuen. Erabaki hau, Jacques Necker ministroak babestu zuen. Hala ere, ekainaren 25ean, berriz eskakizun bera egiten da, eta presio publikoak, Flessellesek, hautesle hauetako hamabiren partehartzea baimentzea eragin zuen.

Biltzar orokor honen lehen ekitaldian, uztailak 13an ospatu zena, Jacques de Flesselles presidente aukeratua izan zen. Herri goardia bat sortzera behartua sentitu zen, tropa ekipatzeko aurki Charleville-Mézièreseko 12.000 fusil iritsiko zirela iragarriz. Baina fusil horiek ez ziren sekula iritsiko.

Uztailak 14an, Bastillaren Hartzea gertatu zen eguna, Parisko Errege Jauregian bildutako iraultza komite batek, hiriaren kontrola hartuko zuen. Egun horretan bertan, Jacques tiro batez hil zuten. Burua moztu zioten, eta, bere burua, pika batean sartua izan zen, Parisko kaleetan zehar erakutsia izan zelarik, Bernard de Launayrenarekin batera.

Honela, behin betiko, Parisko merkatarien preboste kargua ezabatua geratu zen, laurehun urte baino gehiagoko historia zuen kargua, Parisko Alkate kargu demokratikoagatik aldatua izan zena.

 
Soldaduak edo milizianoak, Jacques de Flesselles eta Launay markesaren buruak pika puntan daramatzatela (1789ko irarlana).


Aurrekoa
Louis le Peletier
Parisko merkatarien prebostea
1789ko apirilak 21-1789ko uztailak 14
Ondorengoa
Jean Sylvain Bailly (lehen alkatea)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques de Flesselles