Jack-o'-lantern edota Jack O’Lantern (euskaraz Jack Linterna) eskuz tailatutako kalabaza bat da. Usadioz Halloween jaieguneari lotuta dago. Izena arima-argi edo argi-txakurra delakotik datorkio (ingelesez will-o'-the-wisp). Jack-o’-lantern bat egiteko kalabaza bat hartu, gainaldeko azala estalki modura kendu, barneko mamia hustu eta aurrealdean aurpegi beldurgarri bat tailatu ohi zaio. Gauez bere barnean piztutako kandela bat ipini ohi zaio, honela argi efektu baten bidez itxura beldurgarriagoa izan dezan.

Jack-o'-lantern kalabazak.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu