J'accuse (2019ko filma)
J'accuse 2019ko Roman Polański poloniar-frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Dreyfus aferari buruzko Robert Harris idazlearen An Officer and a Spy eleberrian oinarritzen da. Jean Dujardin, Louis Garrel eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zuten.
2019ko Veneziako Mostran estreinatu zen eta Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen.[1][2]
Argumentua aldatu
1895ean Alfred Dreyfus Frantziako armadako kapitainari gradua kentzen diote, Alemaniaren espioia omen delako, eta biziarteko kartzela-zigorra ezartzen diote Deabruaren Uhartean, Guyana Frantsesaren kostaldean. Beheramendua ikusten dutenen artean Georges Picquart dago, espioien aurkako unitatearen buru izendatuko dutena. Picquartek alemaniarrek oraindik ere sekretuak eskuratzen dituztela ezagutzen duenean, iruzur eta ustelkeria labirinto batean murgiltzen da, ohoreaz gain bizia ere arriskuan jarriz.
Aktoreak aldatu
- Jean Dujardin: Georges Picquart
- Louis Garrel: Alfred Dreyfus kapitaina
- Emmanuelle Seigner: Pauline Monnier
- Mathieu Amalric: Bertillon
- Melvil Poupaud: Labori
- Eric Ruf: Sandherr
- Laurent Stocker: De Pellieux jenerala
- Michel Vuillermoz: Du Paty de Clam
- Denis Podalydès: Demange
- Wladimir Yordanoff: Mercier jenerala
- Didier Sandre: Boisdeffre jenerala
- Grégory Gadebois: Henry maiorra
- Vincent Grass: Billot jenerala
- Hervé Pierre: Gonse jenerala
Erreferentziak aldatu
- ↑ «J’ACCUSE (AN OFFICER AND A SPY)» Veneziako Mostra.
- ↑ 'Joker' wins Golden Lion at Venice Film Festival. Euronews (Noiz kontsultatua: 2019-9-7).