Ezker Errepublikanoa (Espainia)

Izquierda Republicana (Espainia)» orritik birbideratua)

Izquierda Republicana (IR) Espainiako alderdi errepublikazale bat izan zen, 1934an sortua. Espainiako II. Errepublikaren garaian, 1936ko otsaileko hauteskundeetarako eratutako Fronte Popularrean parte hartu zuen. Euskal Herriko ezkerrean, eragin handia izan zuen, baita Donostiako alkatetza ere.

Izquierda Republicana
Idazkari nagusiaManuel Azaña
Sorrera1934
Desegitea1959
Ideologia politikoaerrepublikanismo, laizismo

Historia aldatu

1934an Manuel Azañaren Acción Republicana, Partido Republicano Radical Socialistaren zati bat (Marcelino Domingo eta Álvaro de Albornozen Partido Republicano Radical Socialista Independiente) eta Santiago Casares Quirogaren Organización Republicana Gallega Autónoma uztartuz jaio zen. Fronte Popularraren barnean, 87 eserleku lortu zituen. Erbestean desegin zen Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Acción Republicana Democrática Española sortzeko.

Espainiako Gerra Zibilak gogor astindu zituen Euskal Herrian (1936-1937), eskuindar matxinoek estu hartu baitzituzten. Ramon Bengarai presidentea fusilatu egin zuten, baita Tutera eta Oibarko alkateak ere, besteak beste. Beste askok preso edo munduan barrena erbesteratuta amaitu zuten.[1]

Ideologia aldatu

Jose Mari Espartzak kontatzen du demokratizazioa defendatzen zuen alderdia zela, Espainiako estatu federal baten aldekoa, baita beste euskal lurraldeekin elkartutako Nafarroaren aldekoa. Industrialari eta intelektual ezagunak bertako kideak ziren, eta ez langile klasekoak, ezta beste ezkerreko mugimendu batzuek egindako kale-ekintza eztabaidagarrienetan arituak ere. Asko kristau sinestunak ziren ere.[2]

Alderdikideak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «David Jaime, republicano de izquierda vasquista» Noticias de Navarra 2016-03-20.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Noticias de Navarra (2016-03-20).