Izaskun Bilbao
Euskal politikaria
Izaskun Bilbao Barandika (Bermeo, Bizkaia, 1961eko martxoaren 27a) Euskal Politikaria, Eusko Legebiltzarreko lehen emakume Lehendakaria (2005-2009), EAJko Eurodiputatua.
Bizitza aldatu
- 1979-1985 Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziatua.
- 1999-2000 Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Kudeaketan Masterra
Karrera Politikoa aldatu
Bere ibilbide politikoan zehar honako kargu politikoak izan ditu.[1]
Tokiko Gobernuan aldatu
- 1987-1991 : Bermeoko Udaleko Zinegotizia, Hirigintza eta Kultura alorrean.
Eusko Legebiltzarrean[2] aldatu
- 1998-2001 : VI Legegintzaldian - Legebiltzarkidea (Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko Lehendakaria)
- 2001-2005 : VII Legegintzaldian - Legebiltzarkidea (Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko Lehendakaria)
- 2005-2009 : VIII Legegintzaldian - Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria
- 04/2009-07/2009 : IX. Legegintzaldian- Legebiltzarkidea
Eusko Jaurlaritzan aldatu
- 1989-1994 : Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaria
- 1996-1998 : Barne Saileko Zerbitzu Zuzendaria
Europar Legebiltzarrean aldatu
- 2009-2014 : Europar Legebiltzarreko Legebiltzarkidea (Liberalen eta Demokraten Aliantza taldeko Lehendakariordea)
- 2014-2019 : Europar Legebiltzarreko Legebiltzarkidea
- 2019-2024 : Europar Legebiltzarreko Legebiltzarkidea. Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioaren buru aukeratua izan eta gero.[3]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Izaskun BILBAO BARANDICA | Currículum vítae | Eurodiputados | Parlamento Europeo. (Noiz kontsultatua: 2017-06-02).
- ↑ Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa. (Noiz kontsultatua: 2017-06-02).
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1881/020/001/2019-05-27/bilbaok-bruselan-jarraituko-du.htm