Ixabel Millet

Euskal kontalaria

Ixabel Millet Heyries (Paris, Frantzia, 1958) kontalaria, idazlea, formatzailea eta euskal mitologian aditua da.[1]

Ixabel Millet

Bizitza
JaiotzaParis, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakipuin-kontalaria eta idazlea

Facebook: ixabel.millet/?locale=es_ES Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Historia ikasi zuen. Betidanik gustatu zaio asko historia hatxerekin, hatxerik gabe, historia handia, istorio txikiak… baina zurrumurruetan sartu gabe. Paris inguruan sortu eta bertan hazi zen, baina bere lagun askok bezala, gaztarora iritsita handik ateratzeko beharra sentitu zuen. 23 urte zituela, urte bat hartu zuen bidaiatzeko: Bretainia, Frantziako erdigunea… eta horrela Baionara iritsi arte. Han ezagutu zuen jendea, gizon bat, kultura desberdin bat bere hizkuntza propioa zuena… Dena gustatu zitzaion eta gelditu egin zen.

Baionara iritsi bezain laster hasi zen euskara ikasten. Pisua bilatu eta lana aurkitu bezain pronto euskara klaseetan eman zuen izena. Argi zeukan kultura bat ezagutzeko hizkuntza ezagutu behar dela. Kultura batek erabiltzen duen hizkuntza ezagutu ezik, folklorean gelditzeko arriskua baitago. Euskara, gainera, oso hizkuntza zaharra da eta horregatik, hitz askok karga semantiko berezia dute.[2]

Ipuin kontalari aldatu

Sugestopedia ikastaroak ematen ari zela ipuinak kontatzeko aukera sortu zitzaion. Modu honetara joan zen gero eta gehiago sartzen mundu horretan. eab 2001ean ipuin klasikoak sakonki ikertu eta kontatzen hasi zen eta horrek mitologiara eraman zuen. Beste mundu bat aurkitu zuen.[3]

Hainbat herritan izan da ipuinak kontatzen, besteak beste; Lesakako liburutegian,[4]Mendaroko liburutegian,[5]

Irakasle aldatu

  • Frantsesa helduei irakastea izan zen haren lehen lanbidea. Donostian horretan ari zela, poliki-poliki teknika sortzaileak sartzen hasi zen: kantak, olerkiak, marrazkiak… Naturalki, horrela ateratzen zitzaiolako, eta sugestopedian espezializatu zen.[2]
  • AEK-ko irakasleekin aritu zen lanean sugestopedia ematen EHUko Euskalduntze eta Alfabetatze Diplomaturan, glotodidaktika arloan, zortzi urtez.[3]
  • Mitologiari buruzko ikastaroa eman zuen 2014an Tolosako Bonberenean.[6]

Argitalpenak aldatu

Hainbat ipuin idatzi ditu:[7]

  • Kanturik gabeko herria (haur ipuina, Baigorri argitaletxea, 2002);
  • Jainko-jainkosek ez dakite dena (haur ipuina, Baigorri argitaletxea, 2003);
  • Bidasoa (prosa librea-poesia, Irudi s.l. eta Nafarroa Oinez, 2006);
  • Hotzburuan (heldu ipuina, EIE, 2006).  
  • Izarren hautsa. Ixabel Millet Heyries eta Maddi Iratzoki Bertiz

Erreferentziak aldatu

  1. «Ixabel Millet, Ixabel Millet» www.kulturklik.euskadi.eus 2016-07-06 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  2. a b «'Euskal mitologiak erakusten digu hemen emakumeak onetsiak zirela'» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  3. a b Tubia, Iker. ««Kontatzen dudanak bizirik egon behar du; horretarako, nirea behar du izan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  4. «Ixabel Millet» Ayuntamiento de Lesaka (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  5. «Sesión de cuentacuentos este jueves en Mendaro con Ixabel Millet | Ei! Berriak» eiberri.eus 2023-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  6. «Ixabel Millet: "Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzen ditugu, baina ez beraien arteko harremanak" - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  7. «Ixabel Millet Heyries - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Kanpo estekak aldatu