Ivanie Blondin (Ottawa, 1990eko apirilaren 2a) izotz gaineko abiadura-patinajean lehiatzen den kirolari kanadarra da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa eta zilarrezkoa.

Ivanie Blondin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIvanie Blondin
JaiotzaOttawa1990eko apirilaren 2a (34 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
Ezkontidea(k)Konrád Nagy (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole secondaire catholique Garneau (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea eta pista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua56 kilogramo
Altuera165 zentimetro

Facebook: IvanieBlondin Twitter: ivanieb Instagram: ivanieblondin Olympic.org: ivanie-blondin Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2 urte baino ez zituela hasi zen izotz gainean patinatzen. Hasiera batean patinaje artistikoa egiten hasi zen eta 7 urte zituela abiadura patinajera jo zuen[1].

2010ko Olinpiar Jokoetarako sailkatzerik ez zuen lortu baina ordutik aurrerako Neguko Olinpiar Joko guztietan hartu du parte. Aurreneko dominak ordea 2022ko Pekingo Jokoetan lortu zituen, urrezkoa talde jarraipenean[2] eta zilarrezkoa irteera masiboan[3].

Bere proba gustokoena iteera masiboa da eta birritan izan da munduko txapelduna, 2016an eta 2020an.

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin (  Txina)   Talde jarraipena
2022 Pekin (  Txina)   Irteera masiboa
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Heerenveen (  Herbehereak)   Irteera masiboa
2016 Kolomna (  Errusia)   Irteera masiboa
2017 Gangneung (  Hego Korea)   5.000 m
2019 Inzell (  Alemania)   Irteera masiboa
2020 Salt Lake City (  AEB)   Irteera masiboa
2020 Salt Lake City (  AEB)   Talde jarraipena
2021 Heerenveen (  Herbehereak)   Jarraipena taldeka
2021 Heerenveen (  Herbehereak)   Irteera masiboa

Errekorrak aldatu

Honako errekor hauek ditu:[4]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 38.83 2019ko otsailaren 23an Calgary (  Kanada)
1.000 m 1:14.18 2020ko urtarrilaren 4an Calgary (  Kanada)
1.500 m 1:51.76 2020ko otsailaren 8an Salt Lake City (  AEB)
3.000 m 3:57.56 2020ko otsailaren 13an Salt Lake City (  AEB)
5.000 m 6:48.98 2020ko otsailaren 15ean Salt Lake City (  AEB)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Ivanie Blondin» Team Canada - Official Olympic Team Website (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  2. (Ingelesez) «'I have no words': Canada captures dramatic Olympic gold in team pursuit» Sportsnet.ca (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  3. (Ingelesez) «Canada’s Ivanie Blondin wins silver in mass start speed skating at Beijing Olympics - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  4. «SpeedskatingResults.com - Ivanie BLONDIN» speedskatingresults.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).

Kanpo estekak aldatu