Itzal orografikoa, euri orografikoarekin lotutako fenomeno meteorologiko bat da. Aire heze korronteek (hau da, ozeanotik datozenek) oztopo topografiko bat gainditu behar dutenean (mendilerro bat, adibidez), euren hezetasunaren zati handi bat haizealdeko zatian botatzen dute, euri moduan. Airea, jada lehorra, haizebe aldetik jaisten denean, oso lehor jaisten da eta, bere berotze ahalmen txikiagoagatik, konpresio bidez berotzen da, igo aurretik zuena baino tenperatura handiagoa hartuz.

Goi Ordoki Tibetarra, itzal orografikoaren muturreko adibide bat da. Hegoaldetik datozen haize hezeek, ia euren hezetasun guztia galtzen dute Himalaia gainditzerakoan, eta iparralderago dagoen goi ordokira lehor iristen dira.

Hau da basamortu askoren idortasunaren arrazoia, Death Valley kasu, Ozeano Baretik hezetasuna sartzea galerazten duten Mendi Harritsuen itzal orografikoaren ondorioz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu