Itxarondako utilitatearen teoria

Itxarondako utilitatearen teoria emaitzak eta etekinak zoriz gertatzen diren egoeretan, egoera desberdinak alderatzeko emaitzen itxaropen matematikoaz gainera, arriskua, emaitzen probabilitateak eta beste zenbait faktore kontuan hartu behar direla ezartzen duen teoria da. Historian zehar San Petersburgo paradoxaren azterketa, Daniel Bernoulliren eskutik, izan zen teoria zabaldu zuena. 1947 urtean plazaratu zen eta zorizko egoeretan erabakiak hartzeko axiomatika baten oinarri den Von Neumann–Morgenstern utilitatearen teoremaren arabera, erabakiak utilitate edo baliagarritasun-balioen itxaropen matematikoan oinarrituz hartu behar dira, utilitate horietan bilduz zorizko emaitzak, horien probabilitateak, arriskuarekiko joera eta beste zenbait faktore.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu