Itsas-almanaka, nabigazioan erabiltzeko astronomia informazioa duen argitalpen bat da. Gainera oinarrizko informazio honek nabigaziorako erabilgarria den itsasaldi eta portuei buruzko informazio gehigarria ere ekar dezake.

2002rako anglo-amerikar itsas-almanakaren bi orrialde.

Paperezko almanaken egunak amaitzear izatea baliteke, ondorengo arrazoi nagusiengatik:

  1. GPSak eta bestelako nabigazio baliabide elektronikoek teorikoki astronomia nabigazio teknikak jada baliogarriak ez izatea ekar dezakete.
  2. Ordenagailu eta kalkulagailu digitalek argizagien kokapena lokalki eta martxaren arabera kalkulatzea ahalbidetzen dute.