Italiarren Piramidea (gaztelaniaz: Pirámide de los Italianos) 1937an Franco diktadoreak eraikitzeko agindua eman zuen, Santanderren konkista ospatzeko eta El Escudo mendatean zein Kantabrian eroritako 372 bolondres faxista italiarrak lurperatzeko; soldadu horiek Corpo Truppe Volontarieren partaideak ziren.

Italiarren Piramidea
Italiarren Piramideari buruzko saioa, Quarantazortzi podcastean[1]
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaValle de Valdebezana
Koordenatuak43°02′25″N 3°52′41″W / 43.04017°N 3.87806°W / 43.04017; -3.87806
Map
Inaugurazioa1939ko abuztuaren 26a
Arkitektura
ArkitektoaAttilio Radic (en) Itzuli
Materiala(k)zementua eta kareharria
Ondarea

Berez mausoleo bat zen, nahiz eta gaur egun hutsik egon. Italia gobernuak gidatu eta finantzatu zuen monumentua, eta eraikuntzan gerrako preso errepublikarrak aritu ziren lanean[2]. Inaugurazioa abuztuaren 25ean egin zen; Mussoliniren suhia bera, Galeazzo Ciano, hildakoen kokapenaz arduratu zen 1939an.[3]

Kokapena aldatu

El Escudo mendatearen gailurrera heldu baino lehen, eremu erdian dago monumentua, N-623 errepidearen albo batean.

Ezaugarriak aldatu

Lanak Italiako gobernu faxistak ordaindu zituen eta Pietro Giovanni Bergaminiok zuzendu zituen. 1975an gorpuzkinak bertatik atera ziren, batzuk Italiara eramateko, beste batzuk Zaragozako Torreroko San Antonio elizara eramateko. Ordu arte monumentuaren zorua italiar lurralde gisa onartzen zen.

Esan ohi da Erromako Cestia piramidearen erreplika gisa irudikatu zela. Eraikina hormigoizkoa da, plakekin estalita. Hogei metro inguru ditu. Mausoleoaren sarreran gurutze kristau bat eta M handi bat ikus daiteke; M letraren esanahia ez dago garbi, batzuen arabera Mussoliniren ikurra da, besteen ustez "Moritori" hitzaren lehen hizkia. Barruan kupula osoan horma hilobiak ikus daitezke. Badago, gainera, soto bat hamabi hilobirekin, non ofizialak lurperatu ziren. Lehen aldare bat ere bazegoen baina egun desagertua da.[4]

Sarreraren aurrez aurre dagoen horman "¡Presente!" hitza errepikatuta dago; hori hildakoen omenezko frankisten deiadarra zen.

Gaur egun monumentuaren egoera oso txarra da, zaborrez betea eta nahiko kaltetua ageri baita.

Istripua aldatu

Monumentuari loturiko beste gertakari ilun bat 1971n gertatu zen. Mausoleora joan nahi zuten CTVren partaide ohi batzuen autobusak istripu larria izan zuen eraikinaren inguruan eta 12 italiar bertan hil ziren, asko zauriturik izanik halaber. Hildakoen gorpuzkinak 70eko hamarkadan Torreroko San Antonio elizara eraman zituzten.

Parapsikologia aldatu

Psikofoniak eta zeremonia beltzen zaleak askotan inguru honetara hurbildu izan dira haien ekintzak egiteko.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Quarantazortzi 2x03» etzi.pm (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) memoria, Las Merindades en la. (2017-05-10). «MONUMENTOS FRANQUISTAS EN LAS MERINDADES» lasmerindadesenlamemoria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  3. https://www.cantabriainusual.com/piramide-de-los-italianos/
  4. http://lubakikoak.com/la-piramide-de-los-italianos-puerto-del-escudo-burgos-cantabria/

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu