Ispiluen Galeria (Versailles)

Ispiluen Galeria (frantsesez: Galerie des Glaces) Frantziako Versaillesko jauregiaren alde ospetsuenetariko bat da. Jauregiaren barnealdean dago, grands appartements deituriko aldean, alegia. Luis XIV.a Borboikoak agindu zuen egitea; bisitariak liluratzeko asmoz eraikitako galeria dotorea da. Ispiluen Galeria 73 metro luze da, eta jauregiko aretorik arranditsuena irizten zaio. Alde batetik lorategira ematen du. Beste aldea, ordea, 17 ispilu-panelez estalita dauka.[1]

Ispiluen Galeria (Versailles)
Versaillesko jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaYvelines
Frantziako udalerriVersailles
Koordenatuak48°48′17″N 2°07′13″E / 48.804833333333°N 2.1203333333333°E / 48.804833333333; 2.1203333333333
Map
Historia eta erabilera
Proclamation of the German Empire 1871ko urtarrilaren 18a
Versaillesko Ituna 1919ko ekainaren 28a
Arkitektura
ArkitektoaJules Hardouin-Mansart
Sabaietako margolanak.

Jatorria aldatu

Jules Hardouin-Mansart arkitektoak asmatu zuen eta 1678 eta 1684 artean eraiki zen. Aurretik toki berean Luis Le Vauk pentsatutako terraza bat zegoen, nolabait mendebaldeko, hegoaldeko eta iparraldeko fatxadak lotzeko. 1678an Jules Hardouul-Mansartek bi hegalen artean zegoen terrazaren ordez Ispiluen Galeria deritzana jarri zuen, fatxadari irudi apur bat monotonoa eman ziona. Asko errepikatzen dira arkudun leihateez betetako guneak, eta horrek eremu amaigabearen irudipena ematen du. Versaillesko jauregia kanpoko espazioaren eta barrukoaren arteko lotura izan zen ; barrukoa espazio intimoa da, argiz eta kolorez betea, eta espazio hori kristalezko egitura handiei esker bereizten da kanpokotik.[2]

Ezaugarriak aldatu

Barroko estilokoa da, 73 metro luze eta 10,50 metro zabal. Hamazazpi leihok ematen dute argia, aurrez aurre jarritako 357 ispilutan islatzen dena. Halako galeria XVII. mendeko gertaera bat izan zen, lehen aldiz, pertsonak gorputz osotik ikus zitezkeelako. Galeriak, halaber, luxu ikaragarria erakutsi zuen, garai hartan ispilu bat oso garestia zelako.

Kanoi-ganga Charles Le Brunen pinturekin ornatuta dago, non Luis XIV.aren erregealdia irudikatzen zen. Hasiera batean, zilarrezko altzariz eta antzinako estatua ugariz apaindu zen gela, 1689an urtuak. Zilarrezko altzariak, ondoren, urrez margotutako zurezko beste batzuei bide eman zien; hauek beste objektuekin batera Frantziako Iraultzan desagertu ziren.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu