Isla Negrako etxea

Pablo Nerudaren etxea

Isla Negrako etxea (euskaraz: «Uharte Beltzeko etxea») Pablo Neruda idazle eta poeta txiletarrak bere herrialdean zituen hiru etxeetako bat da. Isla Negran dago, El Quisco udalerrian, San Antonio probintzian, Valparaíso eskualdean (Santiagotik 113 kilometrora). 1990ean Monumentu Nazional izendatu zuten. Etxearen jatorrizko izena Las Gaviotas zen baina Nerudak bertan dauden harri beltzak direla eta, izena aldatu zion.

Isla Negrako etxea
Kokapena
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Valparaíso eskualdea
ProbintziaSan Antonio probintzia
Txileko komunaEl Quisco
Koordenatuak33°26′34″S 71°41′02″W / 33.442777777778°S 71.683888888889°W / -33.442777777778; -71.683888888889
Map
KomisarioaPablo Neruda
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Nerudak etxea erosi zion 1938an Eladio Sobrino marinel espainiarrari. Orduan, harrizko txabola bat besterik ez zen, baina pixkanaka handitu joan zen, beti poetaren gustu bereziaren arabera. Bere etxe gogokoena izan zen, eta Matilde Urrutiak, bere hirugarren emazteak, Txilen egon ziren garaian denbora gehaigo eman zuten tokia. 1943ko neguan, Germán Rodríguez Arias arkitekto kataluniarrarekin, poetak hainbat zabalkunde hasi zituen, 1945eko martxoan amaitu zirenak. Sergio Soza arkitekto eta Nerudaren lagunak zabalkuntza berriak proiektatu zituen 1965etik aurrera.

Nerudak, itsasoaren eta itsas gauzen maitaleak, etxea eraiki zuen, sabai baxuak, zurezko solairu karraskariak eta korridore estuak zituen itsasontzia bailitzan. Augusto Pinochetek estatu kolpea eman zuenean Neruda bertan zegoen. Ordurako, gaixorik zegoen poeta. Polizia etxea miatzera sartu zen. Nerudak esan omen zion poliziari: "Bilatu nahi duzuna. Hemen gauza arriskutsu bakarra dago zuentzat: poesia".[1]

Poetak Txileko Alderdi Komunistari lotu zion eraikina. Diktaduran desjabetu ondoren, lehengo jabeen eskuetara itzuli zen. Gaur egun, Txileko Nobel saridunaren omenezko museoa da. Bera eta bere emaztea, Matilde Urrutia, han lurperatuta daude.

Museoa aldatu

Isla Negra Museo Etxea Neruda Fundazioak kudeatzen du. Poetarekin lotutako oroigarri eta objektuen dendaz gain, erakusketak, hitzaldiak eta poesia errezitaldiak egiten diren Kultur Etxea eta Kafe Jatetxea ere baditu.

Bildumak aldatu

Bildumen ahalmen oroigarriak eta itsasoaren presentziak bihurtzen dute etxe hau Nerudaren imaginario poetikoaren bilduma bisual eta material moduko bat. Etxe honetan, bestetik, gordetzen dira poetak bere bizitzan zehar gorde zituen bildumarik garrantzitsuenak, gehienak itsasoarekin lotutakoak, hala nola brankako maskaroiak, mapak, belaontzien erreplikak, ontziak botilen barruan, itsas barraskiloak eta kaxalote-hortzak. Beste bilduma batzuk pipak, antzinako zapatak, maskarak eta forma bitxiko botilak dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu