Isac Elliot Lundén (Kauniainen, Finlandia, 2000ko abenduaren 26a) abeslari eta aktore finlandiar-suediarra da. 12 urte zituela atera zuen lehen diskoa eta "New Way Home" abestia oso ezaguna egin zen, hainbeste, Ellioten biografia kontatzen zuen dokumental bat egin eta Finlandiako zinematan erakutsi zela[1].

Isac Elliot

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsac Elliot Lundén
JaiotzaKauniainen2000ko abenduaren 26a (23 urte)
Herrialdea Finlandia
BizilekuaKauniainen
Lehen hizkuntzasuediera
Familia
AitaFredrik Lundén
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
finlandiera
suediera
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
DiskoetxeaSony Music Finland (en) Itzuli
Island Records
Def Jam Recordings Finland (en) Itzuli

isacelliot.com
IMDB: nm6182124 Facebook: IsacElliot Twitter: IsacElliot Instagram: isacelliot Youtube: UCl4Np1a9yH0mepwGCpogfJw Spotify: 3aD9K1zaLQ3G7yp9XV5E4D iTunes: 602200087 Last fm: Isac+Elliot Musicbrainz: d11e13c7-fa9f-4635-be3b-0c6ee83dc30f Songkick: 6718019 Discogs: 3250352 Allmusic: mn0003066175 Deezer: 4452991 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Helsinkiko katedraleko Cantores minores mutil haurren abesbatzako partaidea izan zen eta "Pop Goes My Heart" abestia Ella ja kaverit (2012) filmean entzun zen[2].

12 urte zituela (2013ko otsailaren 14an) "New Way Home" singlea atera zuen[3] eta urte bereko maiatzean Wake Up World diskoa kaleratu zuen. Finlandiako zerrendetan lehen postura iritsi zen eta platinozko diskoa izan zen. Hurrengo urtean bigarrena atera zuen, Follow Me. Helsinkin, Londresen, Stockholmen eta Los Angelesen grabatu zen diskoa. Ondoren "Save a Girl" izeneko bira egin zuen. 2014an Isac Ellioten biografia azaltzen duen dokumentala egin zen, Isac Elliot: Dream Big – The Movie[1]. 2017an hirugarren disko luzea plazaratu zuen, Faith izenekoa.

2019an Polydor Records-ekin nazioarteko disko bat egiteko kontratua sinatu zuen eta hainbat single kaleratu zituen ingelesez.

2022an "20min" singlea atera zuen, finlandieraz kantaturikoa, William eta Cledos raperoak alboan zituela[4]. Tik Tok eta Spotify plataformetan arrakasta itzela izan zuen eta hurrengo abestiak finlandieraz egingo zituela adierazi zuen. 2023an Sanni Kurkisuo abeslariarekin "Riidellään" abestia atera zuen[5].

Diskografia aldatu

  • Wake Up World (2013)
  • Follow Me (2014)
  • A Little More (2016) - EPa
  • Mikael Gabriel × Isac Elliot (2017) - EPa
  • Faith (2017)

Dokumentalak aldatu

  • Isac Elliot – Waking Up The World (2013)
  • Unelmana Isac Elliot (2013)
  • Isac Elliot: Dream Big – The Movie (2014)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Isac Elliot Dream Big: The Movie (2014) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  2. (Finlandieraz) «12-vuotias espoolaispoika tähtää tähtiin - katso video!» Ilta-Sanomat 2013-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  3. «UUSI TÄHTI ON SYTTYNYT: ”Isac Elliot on tämän vuoden kovin musiikkikomeetta josta povataan Suomen Justin Bieberiä!” — Sony Music Finland» web.archive.org 2013-03-24 (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  4. (Ingelesez) «Isac Elliot, William, Cledos music, videos, stats, and photos» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  5. Isac Elliot - Riidellään feat. SANNI (Lyric Video). (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isac Elliot