Isabelle Ajuriagerra Alberti (Boulogne-Billancourt, Île-de-France, Frantzia, 1953 -) Euskal Herriko ikertzaile eta kultura-eragilea da.

Isabelle Ajuriagerra
Bizitza
JaiotzaBoulogne-Billancourt, 1953 (70/71 urte)
HerrialdeaLapurdi
Familia
AitaJulian Ajuriagerra
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta kultura-ekintzailea
KidetzaEusko Ikaskuntza

Inguma: isabel-ajuriagerra

Julian Ajuriagerraren alaba da.[1]

Biografia aldatu

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan abiatu zituen ikasketak, eta Parisko Sorbonakoan amaitu. 1976an Letretako lizentziatura lortu zuen, bai eta 1979an Maîtrise d´Histoire de l´Art et Archéologie delakoa eta 1980an Historiakoa.

1995ean Udako Euskal Unibertsitateko irakaslea izan zen.[2] Association Ikas eta Association culturelle Lauburu elkarteetako kidea da, eta Uztaritzeko Ikastolako idazkaria izan da. Société des Amis du Musée Basque elkarteko administrazio-batzordeko kidea (1985etik), lehendakari (1995-1997) eta lehendakariordea (1997tik gaurdaino) izan da. Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko Sailaren kide sortzaileetarikoa izan zen 1992an, eta urte hartan berean Iparraldeko Saileko lehendakariorde hautatu zuten, 1995eko uztaila arte.

Erreferentziak aldatu

  1. «Ajuriaguerra Ochandiano, Julián de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  2. Ajuriagerra, Isabel. (1995). Frantziar Iraultza: sarrera bat. (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu