Isabel Allende

Chileko idazlaria

Isabel Allende Llona (Lima, Peru, 1942ko abuztuaren 2a-), idazle, kazetari eta irakasle txiletarra da. Liburuak idazteaz gain, telesail eta filmetarako gidoiak idatzi ditu, eta kazetaria izan zen urte luzez. Bere lana oso arrakastatsua izan da mundu osoan, eta 35 hizkuntzatara itzulia izan da.

Isabel Allende

Bizitza
JaiotzaLima1942ko abuztuaren 2a (81 urte)
Herrialdea Txile
 Ameriketako Estatu Batuak  (2003 -
Familia
Ezkontidea(k)Miguel Frías (en) Itzuli  (1962 -  1987)
Willie Gordon (en) Itzuli  (1988 -  2015)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLiceo Nº 1 Javiera Carrera (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, ahots-aktorea, gidoilaria, haur literatura idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Mugimenduafeminismoa
errealismo magikoa
Genero artistikoaeleberria
eleberri laburra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

isabelallende.com
IMDB: nm0021196 Allocine: 68574 Allmovie: p168309 TV.com: people/isabel-allende
Twitter: isabelallende TED: isabel_allende Musicbrainz: f9e821ca-154d-4241-b695-b4f9c5067655 Songkick: 186668 Discogs: 518286 Edit the value on Wikidata

Biografia laburra aldatu

Familia eta ikasketak aldatu

Tomas Allende Pesse diplomatikoaren (Salvador Allenderen, Txileko presidentearen lehengusua) eta Francisca Llona Barrosen alaba. Liman jaio zen bere aita Txileko enbaxadan idazkari gisa lanean ari zela. Hiru anai-arreben artean zaharrena da, bere bi anaiak Juan eta Francisco dira. Isabel Allendek erro euskaldunak ditu aitaren aldetik eta portugesak eta euskaldunak amaren aldetik.

Bere gurasoak 1945ean banandu ziren eta hiru anaiak euren amarekin Txilera itzuli ziren 1953ra arte. Urte horretan ama Ramon Huidobro Dominguez diplomatikoarekin ezkondu zen eta Boliviara joan ziren bere lana zela eta. Isabel eskola estatubatuar batera joan zen La Paz-en eta Libanon eskola pribatu ingeles batera.

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

1959an Txilera itzultzean Miguel Friasekin berriz aurkitu zen; 4 urte beranduago ezkondu egin ziren. Bikoteak bi haur izan zituen: Paula (1963-1992) eta Nicolas (1967), biak Santiagon jaio ziren.

1973ko irailaren 11ko Salvador Allenderen aurkako estatu kolpearen eta Pinocheten diktaduraren ezarpenaren ondorioz, Txiletik ihes egin zuten 1973an. Allende eta bere familia Venezuelara erbesteratu zen, 1988ra arte bertan bizitzeko.

Bere liburuak aurkezteko etengabeko bidaiek bikotea banandu zuten. Dibortziatu ondoren, Willie Gordonekin ezkondu zen 1988ko uztailaren 7an San Franciscon. 2015ean, 27 urteren ondoren, banandu egin ziren. 1988tik Estatu Batuetan bizi da eta 2003an nazionalitatea eskuratu[1] zuen.

Bizitza publikoa aldatu

1959tik 1965era bitarten Agrikultura eta Elikaduraren alde Nazio Batuen Erakundean (FAO) lan egin zuen Santiagon. Europan ere hainbat urte igaro zituen, bereziki Brusela eta Suitzan.

1967tik aurrera, Paula aldizkarian parte hartu zuen, gai desberdinen inguruko artikulu ugari idatzi zituelarik. Horren ondoren, Mampato aldizkari infantilean kolaborazio batzuk egin zituen eta 1973-1974 zuzendari ordea izan zen. Gainera, bi haur liburu idatzi zituen, Lauchas y lauchones eta La abuela Panchita. Txileko bi telebista katetan lan ere egin zuen.

1970eko hamarkadaren hasieran antzerki munduan murgildu zen. Bere lana El embajador 1971n estrenatu zen eta 1973an La balada del medio pelo eta Yo soy la Tránsito Soto. Herrialdea utzi baino zertxobait lehenago Los siete espejos plazaratu zen.

Allende Venezuelan egokitu zen 13 urtetarako, eta bertan El Nacional de Caracas egunkarian eta bigarren hezkuntzako eskola batean lan egin zuen. La casa de los espíritus bere lehen nobela bertan zegoen bitartean idatzi zuen, bere nobela ezagunena ere bada. Esaten da bere aitonari idazten hasi zitzaion gutun batetik sortu zela. Obra hau zinemara ere iritsi zen 1993ko urrian, Munichen estrenatu zen, Billie Augustek zuzendua eta Bernd Eichingerrek produzitua. 51 milioi ale baino gehiago saldu ziren eta 27 hizkuntzetara baino gehiago itzulia izan zen. Bigarren nobela, De amor y de sombra (1984) arrakastatsua izan zen era berean eta zinemara ere eraman zen 1994an Betty Kaplanen eskutik. Bi nobeletan diktaduraren gaia tratatzen da, idazlearen esperientziek aberastuta.

1988an Txilera bidaiatu zuen urriko plebiszituan bozkatzeko, non Pinochetek galdu egin zuen. 1990an Txile demokraziara itzuli zen Patricio Aylwin buru zuela.

1992an bere alaba Paula hil egin zen, 28 urte zituela, Madrideko klinika batean koman egon ostean. Bere heriotzak Paula idaztera bultzatu zuen, liburu autobiografikoa. Bi urte beranduago The Isabel Allende Foundation sortu zuen bere alabaren omenez, boluntariotzan jardun baitzuen Venezuela eta Espainian hezitzaile eta psikologo gisa.

1988tik aurrera San Rafael, Kalifornian bizi izan da. Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademiak saritua izan da. 2007an Trentoko Unibertsitateak (Italia) honoris causa bat entregatu zion hizkuntza eta literatura moderno euroamerikarrean.

2010eko irailean, Txileko Literaturaren Sari Nazionala irabazi zuen. Isabel Allende sari hau jaso duen laugarren emakumea izan da; aurrekoak Gabriela Mistral (1951), Marta Brunet (1961) eta Marcela Paz (1982) izan ziren. Hurrengo urtean, Hans Christian Andersen Literatura Saria jaso zuen, Odensen ematen dena, idazle daniarraren jaioterrian.

Estiloa eta gaiak aldatu

Plano literarioan Isabel leku, garai eta pertsonaia batzuk sortuz hasten da beti eta, berak dioenez, historia bere kabuz hartuko du forma. Bere liburu batzuk eskutitzetan eta hausnarketa pertsonaletan oinarriturik daude. Honen adibide dira La casa de los espíritus eta Paula, bere alabaren ohorean idatzi baitzituen. Aditu askok azken obra hau autobiografikoa dela badiote ere, Isabelek memoriak direla aitortzen du, errealitatetik urrun dauden oroitzapen bilduma.

Umorea bere obretan integraturik dago, bai lan literarioetan eta baita kazetaritza lanetan ere. Kazetaritzan zebilenean hartu zuen joera umoristiko hau, eta bere obretan eta bere hitzaldietan ere islatzen da hau guzti hau.

Kazetaritzan zebilenean, bere lotsa faltagatik bereizten zen. Etxeetan sukalderaino sartzen ahalegintzen zen eta edonolako galdera pertsonalak egiteko gai zen inolako arazorik gabe.

Obra mota hauetaz gain, eleberri historikoak idatzi izan ditu, Inés del alma mía- Inés de Suárezen bizitzan oinarritua, Txilera ailegatu zen lehen emakumea- edo “La isla bajo el mar, Saint Domingueko (gaur XVIII mendearen amaierako Haiti) Zarité deituriko esklabo baten bizitza kontatzen duena.

La ciudad de las bestias obra publiko gaztea erakartzeko ahalegina izan zen. Obra hau atsedenaldi moduan hartu zuen, hau idatzi baino lehen bi eleberri historiko idatzi zituelako eta hauek oso lan eta ikerlan handia suposatzen dutelako.

Bere obra “Post-Boom” mugimenduan sailkatzen da, adituentzat “Novísima literatura” deiturikoa. Mugimendu hau errealismora bueltatzeko joera da, prosa errazagoa, enfasi historikoa eta tokian tokiko kultura, besteak beste, sartzen dituena.

2012an eleberri polizialen munduan murgiltzeko adorez bete eta “El juego de Ripper” idatzi zuen. Bere senar-ordeak, William C. Gordonek, 2006tik lantzen zuen generoa zen eleberri poliziala edo beltza. Isabelek dio, Carmen Balcells (bere agentea) izan zela liburua Gordonekin egiteko proposatu ziona, baina ez zen ondo atera.

Bere obren salmentak oso arrakastatsuak izan badira ere, kritikari eta idazle asko oso zorrotzak izan dira berarekin. Batzuk, Gabriel García Márquezen kopia merke bat dela diote eta beste batzuek, estereotipo feminista iraungiak elikatzen dituela.

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Actualícese con La Prensa Web» web.archive.org 2011-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu