Irun–Bidasoa geltokia

Gipuzkoako tren geltoki zaharra

Irun–Bidasoa Euskal Herriko Gipuzkoako tren geltoki zahar bat da, Irun udalerrian kokatuta dagoena.

Irun–Bidasoa
Geltokiko ikuspegia, 1899. urtean
Map
Kokapena
UdalerriaIrun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Irekiera1898
Itxiera1956ko abenduaren 31a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaGipuzkoako Foru Aldundia

Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.

Historia aldatu

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889. urtean onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916. urtean Elizondo eta Irun lotuko zituen bidaiari eta ondasunak garraiatzeko linea hasi zen martxan. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen eta ondasunak zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatuko zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzaketa hau ez zen inoiz eman, eta Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatuko zuena Plazaolako trena izan zen.[1][2]

1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gehiago jaitsi zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren eta bederatzi urte geroago, 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta gutxiagoak zekarren krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetuz. Hiru urte beranduago, 1956ko abenduaren 31an, behin betiko itxi zen trena.[3]

Egoera aldatu

Geltokia Irun — Elizondo burdinbidearen 1,0 kilometro-puntuan zegoen, 2 metroko altueran, Irun–Muga eta Artiga geralekuen artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Geltokia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. BERODIA R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
  2. MARTINENA J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
  3. OLAIZOLA J., PLAZA A., PEREZ AMUCHASTEGUI P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
  4. «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Irun–Muga Irun–Bidasoa Artiga
Irun–Hiria                                   Elizondo