Iritzi konparatiboaren legea

Iritzi konparatiboaren legea Louis Leon Thurstone ikertzaileak estimuluen neurketari buruz garaturiko eredu bat da, Thurstone eskala garatzeko erabilitakoa. Thurstoneren arabera, estimuloek (soinu bat edo inkestatuak baloratu beharreko galde sorta bateko baieztapen bat) erreakzio desberdinak izaten dituzte subjektu berdinaren eskutik une desberdinetan. Suposizio hauekin, erreakzioa une jakin batean banaketa normalaren araberakoa dela eta a eta b estimuloen arteko eskala-diferentzia honela kalkulatzen dela ezartzen ditu:

non a estimuloaren eskala neurria b estimuloarena baino handiagoa izateko probabilitatea, bi estimuloen eskala-neurrien bariantza eta bi estimuloen eskala-neurrien arteko korrelazio koefizientea den. Laburtzeagatik eta eredua aplikatu ahal izateko, bariantzak 1 direla eta bi estimuloen eskala-neurrien arteko korrelazioa 0 dela suposatzen dira, azkena nahiko baldintza hertsia den arren:

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.