Irish hobby gaur egun desagerturiko Irlandako bertako zaldi arraza bat izan zen[1]. Aspaldidanik arraza Britaniar uhartetako beste herrialdetara hedatu zen, Eskozia zein Ingalaterrara bereziki. Bere tamaina zein ezaugarriengatik arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen zen.

Irish Hobby
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Irlanda
SinonimoakHobby

Irish hobbya XIII. mendetik aurrera garatu zuten bertako hainbat poni arrazen nahasketaren bidez[2].

Dirudienez gaur egungo hainbat zaldien arrazen jatorrian dago poni hau, hala nola Connemarako ponia zein Irlandako zaldi nazionala den Irish draught zaldi arraza. Beste aldetik Irish hobbyren behorrak Ingalaterrara eraman zituzten eta bertako zaldiekin nahastuz Ingalaterrako odol garbiko zaldi arrazaren oinarria finkatu omen zuten.

Arrazaren historia aldatu

Zaldi mota hau, azkar eta bizkorra izanik, oso erabila izan zen garai batean gerrarako. Zalditeria arinean eta bapateko erasoetan, zaldun zirikatzaileen zalditzat bereziki.

Esate baterako Eskoziako Independentziarako Gerretan bi aldeek errus erabili zituzten irish hobbyak. Eduardo I.a Ingalaterrakoak esate baterako Irlandatik Eskoziara zaldi hauen inportazioak galarazten saiatu zen matxino eskoziarren zalduneria arina indargabetzeko asmoz.

Roberto I.a Eskoziakoak ingelesen aurkako bere gerrilla gerrarako erabili zituen ere, eta irish hobbyek egun bakar batean 97 eta 110 kilometro artean egiten zituzten beraien zaldunekin[3].

XV. eta XVI. mende artean arraza egungo beste hainbat arrazetan garatzen joan zen. Connemarako ponia, Irish draught, Kerry Bog poni eta Galloway poni dira haietatik ezagunenak.

 
Zaldun piktoak bertako poniekin. Eskoziako aspaldiko harri grabatua. Irish hobby zaldia Bretaniar Uhartetako bertako ponien garapenetik sortu zen.

Irish hobby folklorean aldatu

Britaniar uhartetan barrena, zaldi arraza hau ingelesez "hobby horse", eta euskaraz zaldiko deitzen dugun ihauteriko pertsonaiaren jatorria da .

Sakontzeko, irakurri: «Zaldiko»
Sakontzeko, irakurri: «Zamalzain»

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu