Irish Book Awards sariak Irlandako literatura sariak dira. Urtero ematen zaizkie liburu eta egileei, hainbat kategoriatan. Irlandako liburu denda guztiek lagundutako literatur sari bakarra da. 2006an eman ziren lehen aldiz, jatorria, 2000. urtean inauguratu zen Hughes & Hughes liburu-dendaren Urteko Irlandar Nobelaren Sarian dutelarik. 2007tik, Sariak irabazi asmorik gabeko konpainia independentea izan dira, babesletza bidez finantzatuta. Babesle nagusia An Post da, Irlandako posta zerbitzua publikoa. Gaur egun bederatzi kategoria daude, horietatik zazpi Irlandako Literatur Akademiak epaitzen ditu, eta bi bozketa publiko bidez. Bizitza osoko lorpenengatik ere badago sari bat.

Irish Book Awards
Motagroup of awards (en) Itzuli
Indarraldi2006 - 
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Mover (en) ItzuliBord Gáis Energy (en) Itzuli
An Post

Webguneirishbookawards.ie