Matematikako topologia alorrean erabilitzen den termino bat da. Espazio topologiko bateko ireki oinarria familia bat da espazioko edozein ireki ez-huts bertako elementuen bildura gisa adierazteko aukera ematen diguna.

Ireki-oinarriak topologia sortzen duela esango dugu, eta bertako elementuei oinarriko ireki deituko diegu. Oinarriak oso erabilgarriak dira, izan ere, topologien propietate asko, topologia sortzen duen oinarriari buruzko baieztapenetara laburbil daitezke. Horrez gain, hainbat topologia askoz errazago definitzen dira ireki-oinarriak emanda, topologia osoa emanda baino.

Definizioa aldatu

  espazio topologikoan, topologia ezagun batekin lanean gabiltzanean,   ireki-oinarri bat ote den jakiteko ondorengo baliokidetasuna erabili daiteke:

 
edo aipatu dugun bezala eta baliokidea dena:
 
Hau da,     topologiaren ireki-oinarria izango da baldin eta soilik baldin   ireki bateko edozein puntu hartuz, existitzen bada   oinarriko elementu bat, puntu hori barruan duena   irekitik atera gabe. [1]

Adibideak aldatu

  espazio topologikoan   ohiko topologiaren, , ireki-oinarria da.

  espazioan, bola irekiek  -ren ireki-oinarria osatzen dute.

  topologia diskretuan, espazioko irekiak  multzoko azpimultzo guztiak direla,  familia  -ren ireki oinarria da.

Ohartu ireki-oinarriak ez direla bakarrak. Are gehiago,  -ren ireki oinarria bada, eta  , orduan   ere, ireki-oinarria da.

Oinarri batek sortutako topologia aldatu

Orokorrean, azpimultzoz osatutako familia batek ez du topologia baten ireki-oinarri bat osatuko. Interesgarria da ordea hau noiz gertatuko den aztertzea, izan ere, modu honetara   familia batetik topologia berri bat sortu ahalko dugu. Jarraian azaltzen den teoremak irizpide hauek zehaztuko dizkigu.

Teorema aldatu

Izan bitez,   multzoa eta  . Topologia zehaztuta ez dagoenean,  familia topologiaren baten ireki oinarria izango da baldin eta hurrengo bi baldintzak betetzen baditu:

  1.  
  2.  

2. baldintza honi baliokidea izango da:  . Eta hauek dira zehazki bete behar diren baldintzak  familiako multzoen bildura guztiek  -ren gaineko topologia bat osa dezaten.

Beraz, bi baldintza hauek betetzen dituen   familiatik abiatuz,  -ren gaineko topologia bat sor dezakegu. Topologia hau   barne duten   -ren gaineko topologia guztien ebakidura izango da eta honela definituko dugu:

 
Hau da gertatzen dena adibidez espazio metrikoekin. Orokorrean, espazio metriko batek,  , beti sortzen du espazio topologiko bat,  , bola irekien bidez.

 

Topologien arteko konparaketak aldatu

Izan bitez  eta    -ren gaineko bi ireki-oinarri eta   sortzen dituzten topologiak, hurrenez hurren. Orduan, esaten da   baino finagoa dela   denean. Biek topologia bera sortzen badute berriz,   eta   baliokideak direla esango dugu.

Proposizioa aldatu

 

Beste modu batean esanda,    baino finagoa izango da  -ko edozein irekitako edozein puntu hartuta  -eko elementu bat existitzen bada   barruan duena eta  -ko ireki horretatik ateratzen ez dena.

Adibidea aldatu

Adibidez, har ditzagun ohiko topologia eta Sorgenfreyren topologia, hau da,  eta  ireki-oinarriek sortutako topologiak. Nabaria da ohiko topologiako tarte bateko edozein puntu hartuz beti aurki dezakegula Sorgenfreyren topologiako oinarriko irekiren bat puntu hori estaltzen duena eta aldi berean ohiko topologiako tartearen barruan dagoena. Aldiz, alderantziz aztertuz, Sorgenfreyren topologiako   tartea izanik eta   puntuko ohiko topologiako edozein oinarriko ireki bilatzen badugu beti aterako gara   tartetik. Beraz     baino finagoa izango da.

Erlazionatutako teoremak aldatu

  • Izan bitez     topologien ireki-oinarriak hurrenez hurren, orduan   biderkadura kartesiarra   biderkadura topologiaren ireki-oinarria da.
  • Izan bedi    , espazio topologikoaren ireki-oinarria eta Y bere azpiespazioa.  -ko elementu bakoitzaren eta Y-ren arteko ebakidura eginez gero, lortutako multzoen familia  azpiesapzio topologikoaren ireki-oinarria izango da.
  • Izan bitez,  espazio topologikoa eta  . Orduan,   ireki-oinarria izango da baldin eta soilik baldin  ingurune oinarria bada  multzoko edozein x elementurako.
  • Izan bedi  bi espazio topologikoren arteko aplikazioa. Orduan,
    •   aplikazioa irekia izango da baldin eta soilk baldin  ko edozein oinarriko irekiren irudia irekia baldin bada  -n.
    •   aplikazioa jarraitua izango da baldin eta soilik baldin  ko edozein oinarriko irekiren aurreirudia irekia bada  -n.

Hemen ikus daiteke ireki-oinarriak erabiltzearen abantaila.

Azpioinarriak aldatu

Batzuetan, ditugun familiek ez dituzte ireki-oinarriak izateko baldintzak betetzen. Baina baldintza ahulagoekin ere posible da topologia bat sortu ahal izatea. Ikusiko dugunez, benetan eskatu beharreko baldintza minimoa familiako elementuen bildura  multzoa osoa izatea da. Hori betetzen duten familiei azpioinarri izena ematen zaie. Hainbat propietate frogatzeko nahikoa izango da azpioinarrien irekiak kontuan hartzea. Jarraian ikusiko dugu zein modutan sortzen duen topologia azpioinarri batek.

Izan bitez  espazio topologiakoa eta  . Esaten da  -ren azpioinarria dela   familiaren elementuen ebakidura finitu guztiek osatutako familia,  topologiaren ireki-oinarria bada.

Adibideak aldatu

  1.  familia ohiko topologiaren azpioinarria da.
  2.  familia topologia diskretuaren azpionarria da.
  3. Topologia guztiak bere buruaren azpionarri dira.

Ireki-oinarriekin gertatzen den moduan, hemen ere interesgarria da   multzoa eta   familia baditugu,   familiak topologiaren baten azpioinarria izan dadin ze baldintza bete behar dituen ikustea.

Proposizioa aldatu

Izan bitez,  multzoa eta  ,

 
baldintza betetzen bada  familiak topologia berri bat sortuko du. Izan ere,  familiak topologiaren baten ireki-oinarria izateko baldintzak betetzen ditu, eta beraz sortutako topologia ondokoa izango da:
 

Erreferentziak aldatu

  1. Topology 2nd. Edition James R. Munkress

Kanpo estekak aldatu