Iraultza digitala, batzuetan Hirugarren Industria Iraultza edo Iraultza zientifiko-teknologikoa ere deitua, analogikoa, mekanikoa eta elektronikoa bezala ezagutzen diren teknologiei teknologia berri bat gehitzeko prozesua izan da, batzuetan aurrekoak ordezkatzeko teknologia, teknologia digitala deitua. Trantsizio aldi hau 1950eko hamarkadaren amaieratik 1970eko hamarkadaren amaierara bitartean gertatu zen, ordenagailu digitalen adopzio eta ugaritzearekin eta erregistro digitalen mantentzearekin, guztiak ere gaur egun erabiltzen jarraitzen diren teknologiak. inplizituki, terminoak, XX. mendearen bigarren erdian (eta ondoren) konputazioak eta komunikazioaren teknologiak eragindako aldaketa erradikalak ere aipatzen ditu. Nekazaritza Iraultzaren eta Industria Iraultzaren antzekoa, Iraultza Digitalak informazioaren aroaren hasiera markatu zuen.

Iraultza horren erdigunean masa-ekoizpena eta zirkuitu logiko digitalen erabilera orokorra daude, bai eta horien teknologia eratorriak ere, konputagailu digitala, telefono zelular digitala eta Internet barne.

Historia eginez ondoko epeak bereiz daitezke digitalizazioari begira:

  • 1947–1969: Hasiera. Transistoreen asmakizunarekin eman ohi zaio hasiera. Geroago etorriko ziren zirkuitu integratuak, memoriak eta konputagailuen zein dispositibo digitalen oinarrian dauden teknologiak.
  • 1969–1989: Konputagailuen erabileraren hedapena eta sareak. Ordenagailu pertsonalak (PC) sortu ziren eta bulegoetara zein fabriketara iritsi ziren modu masiboan. Sare lokalak eta Interneterako oinarria izango ziren protokoloak sortu ziren. Garai horren amaieran sortu ziren CD-ROMak eta lehen argazki-kamera digitalak.
  • 1989–2005: Internet, Web eta lehen telefono mugikorren hedapena. 1989an Tim Berners-Leek asmatu zuen WWW edo Web delakoa. Horrek erabateko iraultza ekarri zuen Interneteko erabilerari begira. Ordenagailu pertsonalak etxeetara sartu ziren, isolatuta hasieran eta Internetera konektatu gero. Telefono mugikorrak erabiltzen hasi ziren baina Internetera konektatu gabe.
  • 2005–: Telefono adimenduna, sare sozialak eta telebista digitala. Aurreko tartean iraultza digitala enpresetatik etxeetara pasa zen eta tarte honetan leherketa gertatu zen. Herrialde garatuetan ohiko da pertsona gehienak konektatuta egotea eguneko ordu askotan, gailu desberdinak erabiliz: telefonoa, ordenagailua, telebista... Gazteen arteko komunikazioaren parte garrantzitsu bat sare sozialen bidez egiten da. Enpresetan digitalizazioa nahitaezkoa bihurtu da eta informazioa gordetzeko hodeia erabiltzen da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.