Iratz Urkizu

Orioko abeslaria

Iratz Urkizu Gastañazpi (Orio, Gipuzkoa, 1996) euskal abeslaria eta musikaria da.

Iratz Urkizu
Bizitza
JaiotzaOrio, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria

Ibilbidea aldatu

Bide Batez trikiti taldean plazarik plaza aritu zen abesti ezagunen bertsioak kantatzen[1] eta 2021ean bere abestiz osaturiko diskoa argitaratu du. Hainbat bertsolari eta olerkariren hitzak hartu (Kirmen Uribe, Itzea Urkizu, Xabier Sukia, Maddalen Arzallus, Aner Peritz eta abar) eta musikatu egin ditu[2]. Grabatzerako orduan hainbat lagun izan ditu alboan[3]. Ekainaren 18an egin zuen aurkezpen kontzertua Arraunetxen[4].

Diskografia aldatu

  • Iratz (2021, autoekoizpena)[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Iratz Urkizu lehen diskoa grabatzen ari da - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  2. «Iratz Urkizu oriotarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du gaur» El Diario Vasco 2021-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-16). «Iratz Urkizu: «Giltzapean izan ditudan kantuak hegan atera dira»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  4. «Iratz Urkizuk estreinako kontzertua eman du Arraunetxen - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  5. «Iratz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.