Artikulu hau Irango dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rial».

Irandar rial
Ezaugarriak
HerrialdeaIran
Nongo eskumenaIran
JaulkitzaileaCentral Bank of Iran (en) Itzuli
Ikurra
Historia
Hasiera1932
Ordezkatzen duIranian qiran (en) Itzuli

Riala (یال persieran) Irango txanpon ofiziala da. Rial bakoitza 100 Dinarrez osatuta dago, baina rialaren balioa hain baxua denez, gaur egun ez da honen frakziorik kontutan hartzen.

Historia aldatu

Riala 1798. urtean ezarri zen txanpon bezala lehenengo aldiz, 1250 dinarrez edo Toman baten zortziren batez osatuta. 1825. urtean riala erabiltzeari utzi zioten Qiranarekin ordezkatuz. 1932. urtean rialak, qirana ordezkatu zuen, baina oraingoan 100 dinarretan zatituta azaldu zen. Tomana gaur egun ez da izendapen ofizial bat, baina hitza oraindik oso erabilia da Irango gizartean, toman izena 10 Rialeko kopuruari deitzeko erabiltzen dute. Iraniar gehienek, gauzen salneurria tomanetan esaten dute, izan ere, produktuen prezioa Tomanetan markatuak izaten dira.

Txanponak aldatu

Gaur egun erabiltzen diren txanponak 50, 100, 250 eta 500 rialekoak dira. 5 eta 10 rialeko txanponek legezko erabilera dute, baina ez dira zabalduak.

Diru-paperak aldatu

Gaur egun legezko erabilera duten diru-paperak hauek dira: 100, 200, 500, 1.000, 2.000, 5.000, 10.000 eta 20.000 rialekoak dira. Hau da, balio handieneko diru-paperak 2 euro baina gutxiagoko balioa du.

Kanpo estekak aldatu