Irabazi-Ganemos Euskadi

Irabazi-Ganemos Euskadi Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiek osatutako «ekinbide sozial eta politiko ireki bat» izan zen. 2014ko urriaren 17an akordioa egin zuten. Podemos-Ahal Duguk ez zuen argitu haiekin bat egingo zuen edo ez.[1]

Irabazi-Ganemos Euskadi
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiasozialdemokrazia, feminismoa eta Ekologismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Historia
Sorrera2015
Desagerpena2019
webgune ofiziala

Abenduaren 20an jakin zenez, Irabazi-Euskadi plataformak 2015eko udal hauteskundeetan EAEn gutxienez 34 hiri eta herritan aurkeztuko zituen hautagaitzak[2]. EAEko hiru lurralde historikoetako foru-hauteskundeetarako hautagaitzak ere aurkeztuko zituztela jakinarazi zuten.

Azkenean, 27 zinegotzi udal hauteskundeetan eta Arabako Biltzar Nagusietan prokuradore bat lortu zituzten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.