Iparrizarra, Polaris edo Alpha Ursae Minoris Ursa Minor konstelazioko izarrik distiratsuena da. Zeruko ipar polotik oso gertu dago eta horregatik gaur egungo iparrizarra da honakoa.

Alpha Ursae Minoris

Iparrizarra Hubble Teleskopiotik ikusia.
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Ursa Minor
Igoera zuzena 02h 31m 49.09s [1]
Deklinazioa +89° 15′ 50.8″ [1]
Itxurazko magnitudea (V)1.985[2] / 8.5[2] / 8.21
Ezaugarriak
Mota espektralaF7 Ib-II[2] / F0V[2] / F3V
U−B kolore indizea0.38
B−V kolore indizea0.60
Aldakor motaZefeida aldakorra
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)-17 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 44.48 ± 0.11 [1] mas/u
Dec.: -11.85 ± 0.13 [1] mas/u
Paralajea (π)7.54 ± 0.11[1] mas
Distantzia433 ± 6 au
(133 ± 2 pc)
Magnitude absolutua (MV)-3.63 ± 0.14[2] (-3.62 / 2.9)
Zehaztasunak
α UMi A
Masa6.0 ± 0.5[2] M
Erradioa46 ± 3 R
Argitasuna2200 L
Tenperatura7200 K
Metaltasuna112% solar[3]
Errotazioa~17 km/s
Adina7×107[2] urte
α UMi Ab
Masa1.54 ± 0.25[2] M
Orbita[2]
Lehenengoaα UMi A
Orbita-aroa (P)29.59 ± 0.02 u
Ardatz erdihandia (a)142 ± 21 m
Eszentrikotasuna (e)0.608 ± 0.005
Okerdura (i)130.2 ± 4.8°
Nodoaren luzera (Ω)167.1 ± 9.4°
Periastron garaia (T)1987.66 ± 0.13
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
303.01 ± 0.75°
Beste izendapenak
Iparrizarra, Polaris, 1 Ursae Minoris, HR 424, BD +88°8, HD 8890, SAO 308, FK5 907, GC 2243, ADS 1477, CCDM 02319+8915, HIP 11767, Cynosura, Alruccabah, Phoenice, Navigatoria, Yilduz, Mismar

Hipparcos astrometria sateliteak egindako neurketatan oinarritua[4][5] Iparrizarra 434 argi-urtera dagoela kalkulatu da.[1] Izar anizkoitz bat da, α UNi A bere bi kide txikiago diren α UMi B eta α UMi Ab, eta urrunago dauden α UMi C eta α UMi D. α UMi B 1780an aurkitu zuen William Herschelek.

Bestelako baliabiderik ez zegoenean Iparrizarra gauez orientatzeko funtsezkoa zen, batez ere itsasgizonentzat. Tradizionalki Iparrizarra lokalizatzeko Hartz Handia konstelazioaren goldearen atzeko bi izarren artean marra bat irudikatu eta bi izar horien arteko aldearen halako bost eginda bertan dago Iparrizarra, Hartz Txikiaren muturrean hain zuzen (eskuineko irudia handituta ikus daiteke ongi).

Esposizio luzeko argazki honetan Iparrizarra erdiko puntuan dago

Ipar polotik hain gertu egonik lurraren errotazio-ardatzean kokatzen da eta, horregatik hain zuzen, Ipar hemisferioan ematen du geldirik dagoela eta gainerako izarrek haren inguruan bira egiten dutela. Lurraren errotazioa da irudipen hori sortzen duena. Lurra mendebaldetik ekialdera egiten du bira, horregatik izarrek ekialdetik mendebaldera egiten dute irudikapenezko bira.


Lurraren ardatza ez da finkoa. Ekinokzioen prezesioa izenez ezagutzen den mugimendu konikoa egiten du. Alpha Ursae Minoris ez da beti izan Iparrizarra. Egiptoko piramideen garaian Thuban izarra zen Iparretik gertuena. Alpha Ursae Minoris duela mila bat urte da Iparrizarra eta hurrengo bi mila urtean segituko du izaten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f van Leeuwen, F.. (2007). «HIP 11767» Hipparcos, the New Reduction.
  2. a b c d e f g h i «Polaris: astrometric orbit, position, and proper motion» Astronomy and Astrophysics (360): 399-410. Bibcode2000A&A...360..399W..
  3. Cayrel de Strobel, G.. (2001). « Catalogue of [Fe/H] determinations for FGK stars: 2001 edition » Astronomy & Astrophysics (373): 159–163.  doi:10.1051/0004-6361:20010525. Bibcode2001A&A...373..159C..
  4. Perryman, M. A. C.; Lindegren, L.; Kovalevsky, J.; et al.. (1997). «The Hipparcos Catalogue» Astronomy and Astrophysics 323: L49–L52. Bibcode1997A&A...323L..49P..
  5. Perryman, Michael. (2010). The Making of History's Greatest Star Map. Springer-Verlag  doi:10.1007/978-3-642-11602-5..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.