Iparraldeko Bulgaria
Iparraldeko Bulgaria (bulgarieraz: Северна България, Severna Bylgarija) edo Mesia (bulgarieraz: Мизия, Mizija) Bulgariako iparraldeko eskualdea da, herrialdea erdibitan banatzen dituzten Balkanen iparraldean daude. Mendebaldean Timok ibaia eta Serbia, iparraldean Danubio eta Errumania eta ekialdean Itsaso Beltza ditu.
Iparraldeko Bulgaria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 48.596 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′55″N 25°24′41″E / 43.26521°N 25.41138°E |
Herrialdea | Bulgaria |
Eskualdea Valakiar ordokiaren zabalpena da, muinoz beterik dagoena. Guztira 48.596 km² eta, 2011ko erroldaren arabera, 2.674.347 biztanle[1] (herrialde osoaren %36a). Bertoko hiri nagusiak Varna, Rousse eta Pleven dira.
Eskualdea 14 probintziatan banaturik dago:
- Dobritx probintzia
- Gabrovo probintzia
- Lovetx probintzia
- Montana probintzia
- Pleven probintzia
- Razgrad probintzia
- Ruse probintzia
- Xumen probintzia
- Silistra probintzia
- Targovixte probintzia
- Varna probintzia
- Veliko Tarnovo probintzia
- Vidin probintzia
- Vratsa probintzia
Burgas, Sliven eta Sofia probintzietako eskualde batzuk ere bertan daude.
-
Dobrujako ordokia
-
Danubio ibaia Belenen
-
Ipar-mendebaldeko Balkanetako herrixka bat
-
Itsaso Beltzako kostaldea Varnatik gertu
Erreferentziak aldatu
- ↑ 2011ko errolda (Bulgarieraz)