Ion Heliade Rădulescu

Ion Heliade Rădulescu (Târgovişte, 1802ko urtarrilaren 6a - Bukarest, 1872ko apirilaren 27a) Errumaniako idazlea eta politikaria izan zen. Kazetaria eta idazlea zen. 1828an errumanieraren lehen gramatika idatzi zuen, eta idazkera zirilikoaren ordez latinoa ezartzearen alde agertu zen. 1848ko nazio-matxinadan parte hartu zuen eta erbestera, Parisa, jo behar izan zuen, ondoren. Errumaniara itzulita (1859), bertako Hizkuntza Akademiaren sorkuntzan hartu zuen parte (1866), baina bakar samar gelditu zen azken urteetan. Poemak eta saiakerak idatzi zituen; errumanieraren batasuna finkatu zuen lehen hizkuntzalaria izan zen, Gheorghe Asachi eta Mihail Kogălniceanurekin batera.

Ion Heliade Rădulescu

Errumaniako diputatua

Bizitza
JaiotzaTârgoviște (en) Itzuli1802ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Errumania
HeriotzaBukarest1872ko apirilaren 27a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, filologoa, historialaria, itzultzailea, diplomazialaria, filosofoa, idazlea, poeta, literatura-kritikaria, kazetaria, Bibliaren itzultzailea, Ikasketa klasikoetan aditua eta politikaria
KidetzaErrumaniar Akademia
Mugimenduaerromantizismoa
Klasizismoa
Izengoitia(k)Ion Heliade, Eliad
Genero artistikoaolerkigintza
autobiografia
satira

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ion Heliade Rădulescu