Ioi-polimerizazioa edo polimerizazio ionikoa kate-polimerizazio bat da, non zentro aktiboak ioiak diren. Bi klasekoak izan daitezke zentro aktiboaren izaera ionikoaren arabera: anioi-polimerizazioa edo katioi-polimerizazioa[1]

Erradikal-polimerizazioetan legez hasarazle batek abiaraziko du erreakzioa, Jakina hasarazlearen izaera molde batekoa edo bestekoa izango da zentro aktiboa anioia edo katioia izan. Horrela, adibidez, katioi-polimezazioetan azido sendoak (perklorikoa edo sulfurikoa) usatzen dira eta anioi-polimerizazioetan metal alkalinoak eta beren gatz organikoak erabiltzen dira.

Polimerizazio batean zein bestean hazten ari den ioiak beti izango du bere parean kontraioi bat, bere karga orekatuko duena eta egonkortasuna emango diona. Izan ere, oso azkar polimerizatuko dutela pentsa daitekeen arren, ioiak gehienetan edo ez dira formatzen edo bat batean ezabatzen dira. Oso egonkorrak diren ioiek bakarrik izango dute aukera polimerizazioari ekiteko, biziraupen altu samarra dutelako. Hain zuzen ere, ingurune hori, bermatzen du kontraioiak normalean hasarazlean jatorria duena[1].

Polimerizazio ionikoetan ingurunea, hots, usatzen den disolbatzailearen izaera, oso inportantea da. Pentsa liteke polaritate altuko disolbatzaileak, ura edo alkoholak adibidez, egokienak izango dira ioiak solbatatzeko. Baina jeneralean disolbatzaile hauek hasarazleekin erreakzionatzen dute hauek ezabatuz edo, bestela, konplexu egonkorrak formatuz. Horrexegatik polartasun txikiko disolbatzaileak baliatzen dira: metil kloruroa, dikloroetilenoa, pentanoa eta nitrobentzenoa esaterako[1].

Erabilera aldatu

Ioi-polimerizazioek industrian erabilera zinez mugatuagoa duten industrian erradikal-polimerizazioek baino[1]. Alabaina, polimero inportante batzuk ionikoki prestatzen dira, Poliisobutilenoa, polibutenoa eta kautxu butilikoa katioi-polimerizazioz sintetizatzen dira eta poliestirenoa eta poliisoprenoa anioi-polimerizazioz.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 199-200 or. ISBN 84-86967-01-5..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu