Ioannis Kapodistrias edo Capo d´Istriako kondea (Korfu, 1776ko otsailaren 11a - Nauplio, 1831ko urriaren 9a) greziar politikaria bat izan zen. 1828–1831 bitartean, Grezia independenteko lehenbiziko estatuburua izan zen.

Ioannis Kapodistrias

ambassador of the Russian Empire (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKorfu1776ko otsailaren 10a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Grezia
Lehen hizkuntzagreziera modernoa
HeriotzaNauplio1831ko irailaren 27a (55 urte)
Hobiratze lekuaPlatytera Monastery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: deliberate murder (en) Itzuli
HiltzaileaKonstantinos Mavromichalis (en) Itzuli
Georgios Mavromichalis (en) Itzuli
Familia
AitaAntonio Maria Capodistria
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzakgreziera modernoa
frantsesa
italiera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta medikua
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Bavariar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRussian Party (en) Itzuli

Find a Grave: 149315265 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1802-1807. urteetan Joniako uharteetako estatu-idazkaria izan ondoren, Errusiako koroaren aginduetara jarri zen 1809an, eta 1816-1822 bitartean Alexandro I.a tsarraren Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen. Greziako burujabetasuna alferrik aldarrikatu eta gero, Errusiako koroak kargu guztiak kendu zizkion, eta Capo d´Istriak Genevara jo zuen Greziako burujabetasunari bete-betean ekiteko xedean.

1827an, Greziako Errepublikako estatuburu hautatu zuten, eta handik aurrera barne- eta kanpo-arazo askori heldu behar izan zion. Kontrako iritziak onartzen ez zituen eta herriaren atsegina egiten asmatu ez zuen aristokrata, iragan errusiazalea ezkuta ez zezakeen diplomazialaria, eta bertako handikiek higuin zuten politikaria izaki, aginpide egoki bati eusterik ez zuen izan, eta 1831. urtean Peloponesoko klan boteretsu bateko bi kidek hil zuten Nauplio hirian.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu