Intsusa gorri

Sambucus generoko espeziea. Intsusa beltzaren antzekoa da, baina fruitu gorri eta pozoitsuak ditu. Pirinioetan hazten da.

Intsusa gorria (Sambucus racemosa) Adoxaceae familiaren zuhaixka-erako landarea da, Europako erdialdean eta hegoaldean, Danimarkan eta Suedian hazten dena, eta fruitu gorri biziak dituena.[1]. Pirineoetan ere aurki dezakegu, gehienetan 1200metrotako garaieratik gora. 5mtako altuera ere izan dezakeen zuhaixka, baina gehienetan 3m baino gutxiagokoak. Oin berean hainbat enbor izaten dira, gehienetan kurbatuak. Haitz eta eremu harritsuetara ongi egokitua. Loraldia apirila eta maiatzean, fruituak uztaila eta abuztuan ontzen dira.

Intsusa gorri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaViburnaceae
GeneroaSambucus
Espeziea Sambucus racemosa
Banaketa mapa

Aldaerak aldatu

  • Sambucus racemosa subsp. arborescens (Torr. & A.Gray) A. E. Murray
  • Sambucus racemosa var. callicarpa (Greene) Jeps.
  • Sambucus racemosa f. calva (Fernald) Scoggan
  • Sambucus racemosa f. dissecta (Britton) Scoggan
  • Sambucus racemosa var. leucocarpa (Torr. & A. Gray) Cronquist
  • Sambucus racemosa var. melanocarpa (A. Gray) McMinn
  • Sambucus racemosa var. microbotrys (Rydb.) Kearney & Peebles
  • Sambucus racemosa f. rosaeflora (Carrière) Scoggan

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu