Internazionala (frantsesez: L'Internationale) nazioarteko ereserkia da, hainbat mugimendu anarkista, komunista, sozialista, sozialista demokratiko eta sozialdemokrataren ereserkia. Mugimendu sozialistaren ikur izan da XIX. mendearen amaieratik, Bigarren Internazionalak ereserki ofizial gisa hartu zuenean. Lehen Internazionaletik hartzen du izenburua, 1864an kongresu bat egin zuen langile-aliantza batetik. Eugène Pottier anarkista himnoaren letraren egilea izan zen kongresu honetan[1][2]. Ondoren, Pierre De Geyter marxistak konposatutako melodia original batera egokitu zen Pottierren testua[3].

Internazionala
Partitura osoa
Jatorria
Egilea(k)Eugène Pottier
Sorrera-urtea1871
Argitaratze-data1918
IzenburuaL'Internationale, Міжнародны гімн, A Internacional, インターナショナル, 國際歌, ინტერნაციონალი eta Międzynarodówka
Mugimenduakomunismoa
sozialismoa
anarkismoa
sozialismo demokratikoa
sozialdemokrazia
errepublikanismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ekoizpen lekuaBerlin
Honen izena daramaLehen Internazionala
Ezaugarriak
Genero artistikoairaultza abestia
Hizkuntzafrantsesa
HitzakEugène Pottier, Arkadi Kots, Henriette Roland Holst (en) Itzuli, Kálmán Kalocsay (en) Itzuli, Xiao San (en) Itzuli, Charles H. Kerr (en) Itzuli, Takamaru Sasaki (en) Itzuli, Neno Vasco (en) Itzuli eta Billy Bragg (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaPierre Degeyter
Argumentu nagusiaParisko Komuna

Historian itzulpen gehien izan duen ereserkietako bat da[4].

Historia aldatu

Olerkia aldatu

 
Eugène Pottier

Hasiera batean, Lehen Internazionala goresteko poema bat zen, Eugène Pottier kantagile, poeta eta [goguettierrak idatzia, klandestinoki hedatu zena 1871ko ekainean, Parisen, Parisko Komunaren aurkako errepresio betean. Pottier Parisko 2. barrutiaren alkate izan zen Komunaren baitan[5].

 
Frantsesezko poema (Le Journal. 1893-05-01)

Poema honen eta bere egilearen historia goguetteei lotuta dago. 1883an, Eugène Pottierrek abesti bat aurkeztu zuen Goguette de la Lice chansonnière lehiaketara, eta zilarrezko domina irabazi zuen. Oraingoan Gustave Nadaud abestigilearekin topo egin zuen, 1848an ezagutu zuena eta bere garaian inpresio handia eragin zuena[6]. Berrelkartze horri esker, Pottierren berrogeita hamar abesti inguru argitaratu ziren lehen aldiz 1884an, Nadaudek ahazturatik salbatuak. Nadaudek asko miresten zuen bere poesia-gaitasuna, baina urrun zegoen bere iritzi politikoak partekatzetik.

Nadauden ekimenaren ondorioz, 1887an Chants révolutionnaires argitaratu zuten Pottierren militantzia-kideek, Henri Rocheforten hitzaurrearekin. Horien artean zegoen L'Internationale. Lice eta Nadauden chansonnière-rerik gabe, abesti iraultzaile famatu hau eta Pottier-en gainerako lanak ahaztuta egongo lirateke gaur[7].

L'Internationale Gustave Lefrançais irakasle anarkistari eskainia zegoen[8].

.

.

Doinua aldatu

 
Pierre Degeyter, Lille-ko grafiti batean.

1888an, letraren lehen edizio inprimatua egin eta urtebetera, Lilleko Langileen Alderdiko koruak Pierre Degeyter kideari eskatu zien L'Internationalerako musika originala konposatzeko. 1888ko uztailaren 23an, lehen aldiz, Lyre des Travailleurs koruak, La Liberté tabernan bildurik, Saint-Sauveur langile-auzoan, melodia berria jo zuen. Bere partitura 1889an argitaratu zen.

Doinuak zortziko txikiko bertsokerarekin bat egiten du, eta Bertsozale Elkartearen datu basean jasota dago.[9] Alegia, zortziko txikiko beste bertso batzuk zuzen zuzenean kanta daitezke Internazionalaren doinuarekin, adibidez Maritxu, nora zoaz?.

Arrakasta aldatu

 
2, bertsioko irudia (1895)

1904tik aurrera, Amsterdamgo Bigarren Internazionalaren kongresuan erabili ondoren, Internazionala langile iraultzaileen ereserki bihurtu zen, mundua "oinarriz aldatzea" nahi baitzuten, eta langile-mugimenduaren kanta tradizional ezagunena.

Internazionala hizkuntza askotara itzuli da. Tradizioz, kantatzen dutenek besoak altxatu eta ukabilak ixten dituzte. Sozialistek (hitzaren jatorrizko zentzuan), anarkistek eta komunistek abesten dute, baina baita gaur egungo adierako sozialistek edo sozialdemokratek eta, jakina, ezkertiar sindikatuek zein hainbat herri mugimenduk. Tiananmen plazako protestak ereserki gisa erabili zuen 1989an, adibidez. SESBeko ereserki nazionala izan zen (bosgarren ahapaldi ia osoa kenduta zuen bertsio batean), 1944 arte. Erakunde anarkista, marxista eta komunista gehienen ereserkia izaten jarraitzen du. Geroago, talde anarkista batzuek sarriago erabili zuten L'Internationale noire izeneko egokitzapena.

Europako herrialde askotan, urte askoan, kanta legez kanpokoa izan zen, propaganda komunista eta anarkista debekatua zen heinean, eta sustatzen zituen ideia iraultzaileengatik.

Euskarazko bertsioa aldatu

 
Gabriel Aresti

Euskarazko itzulpen hedatuena Gabriel Arestiri egozten zaio,[10] baina zalantzak daude autoretza horri buruz.[11][12] Ohiko bertsioan agertzen diren arkaismo edo ulermen zaileko termino batzuengatik (bereziki, indazu albiristea), itzulpen alternatiboak eskatu izan dira.[13] Hala ere, «indazu albiristea» dioen bertsioa egin da ezagunena, seguruenik.[14]

1971n, bi arrazoirengatik, birritan itzuli zuen Arestik testua[15]. Lehenengo aldiz, Natxo de Felipe musikariak eskatuta, Jesus Mari Begoña militante politikoaren kontrako epaiketan abesteko itzuli zuen. Itzulpen hura, Literatura lanak bildumaren 8. liburuan argitaratu zuen Susak 1986an[16].

Bigarrenez, handik gutxira, Natxo de Felipek berak berriro eskatuta itzuli zuen. Hain justu, 1971. urtean Parisko Komunaren mendeurrena zen eta baita L’internationale abestiaren sorreraren mendeurrena ere. Garai hartako EMKk (Euskadiko Mugimendu Komunista) bazuen kantu iraultzailearen bertsioa ezagutzera emateko asmoa. Natxo de Felipek 1971ko martxoko China Reconstruye aldizkari txinatarrak eta beste hainbat informazio bidali zizkion Gabriel Arestiri[15]. Itzulpen hura, handik sei urtera, birritan ekarri zen paperera: 1977ko ekainaren 12an paskin gisa Bilbon Euskadiko Ezkerra hautes-koalizioaren ekitaldi batean (EMK, EIA eta Euskal Komunistak elkartu ziren) eta urriaren 1eko Anaitasuna aldizkarian[17].

Ekitaldi eta manifestazioetan, lehenengo zatia baino ez da abesten, hori baita itzulitako zati ezaguna. Hala ere, 2023ko urriaren 14an, Arestiren jaiotzaren 90. urteurrena probestuz, Susak itzulpen osoa argitaratu zuen[18].

Jatorrizkoa (frantsesez) Gabriel Arestiren itzulpen osoa[18] Gabriel Arestiren bigarren itzulpena

Debout, les damnés de la terre
Debout, les forçats de la faim
La raison tonne en son cratère
C'est l'éruption de la fin
Du passé faisons table rase
Foules, esclaves, debout, debout
Le monde va changer de base
Nous ne sommes rien, soyons tout

        C'est la lutte finale
        Groupons-nous, et demain
        L'Internationale
        Sera le genre humain

Il n'est pas de sauveurs suprêmes
Ni Dieu, ni César, ni tribun
Producteurs, sauvons-nous nous-mêmes
Décrétons le salut commun
Pour que le voleur rende gorge
Pour tirer l'esprit du cachot
Soufflons nous-mêmes notre forge
Battons le fer quand il est chaud

        C'est la lutte finale
        Groupons-nous, et demain
        L'Internationale
        Sera le genre humain

L'état comprime et la loi triche
L'impôt saigne le malheureux
Nul devoir ne s'impose au riche
Le droit du pauvre est un mot creux
C'est assez, languir en tutelle
L'égalité veut d'autres lois
Pas de droits sans devoirs dit-elle
Égaux, pas de devoirs sans droits

        C'est la lutte finale
        Groupons-nous, et demain
        L'Internationale
        Sera le genre humain

Hideux dans leur apothéose
Les rois de la mine et du rail
Ont-ils jamais fait autre chose
Que dévaliser le travail
Dans les coffres-forts de la bande
Ce qu'il a créé s'est fondu
En décrétant qu'on le lui rende
Le peuple ne veut que son dû.

        C'est la lutte finale
        Groupons-nous, et demain
        L'Internationale
        Sera le genre humain

Les rois nous saoulaient de fumées
Paix entre nous, guerre aux tyrans
Appliquons la grève aux armées
Crosse en l'air, et rompons les rangs
S'ils s'obstinent, ces cannibales
À faire de nous des héros
Ils sauront bientôt que nos balles
Sont pour nos propres généraux

        C'est la lutte finale
        Groupons-nous, et demain
        L'Internationale
        Sera le genre humain

Ouvriers, paysans, nous sommes
Le grand parti des travailleurs
La terre n'appartient qu'aux hommes
L'oisif ira loger ailleurs
Combien, de nos chairs se repaissent
Mais si les corbeaux, les vautours
Un de ces matins disparaissent
Le soleil brillera toujours.

        C'est la lutte finale
        Groupons-nous, et demain
        L'Internationale
        Sera le genre humain

Zutik lurrean kondenatu
zaren langile tristea!
Nekez ginen elkarganatu
indazu albiristea¹!
Gertatuak ez du ardura,
jende esklabua jaiki!
Aldaketak datoz mundura,
nor den herriak badaki.
 
        Oro gudura, hala!
        Bihar izan dadin
        Internazionala
        gizonaren adin².
 
Goitik ez dator salbatzerik:
jainkorik, ez erregea...
Gu ez gaitzake gal azerik.
Hau da gizonen legea!
Lapurra xeha dadin edo
har dezan bere zoria,
hauspoa eraginez gero
jo bedi burdin goria.
 
        Oro gudura, hala!
        Bihar izan dadin
        Internazionala
        gizonaren adin.
 
Bere zeruan atseginez
aberatsak ez du gaitzik:
Zer egin du, egarri minez
lana arrobatu baizik?
Gaiztaginen kutxetan dago
gure lanaren fruitua
hartuko dugu gehiago:
zorra eta korritua.
 
        Oro gudura, hala!
        Bihar izan dadin
        Internazionala
        gizonaren adin.
 
Estatuak hondatzen gaitu
bere tribut berriekin,
aberatsa gizentzen baitu
pobreen izerdiekin.
Asko zurrupatu gaituzte,
berdingoaren izenak.
Berdin omen zituen uste
beharrak eta zuzenak.
 
        Oro gudura, hala!
        Bihar izan dadin
        Internazionala
        gizonaren adin.
 
Soldaduek ere eginen
dute protesta ederra!
Tiranoaz herabe ginen!
Guri bake, hari gerra
baldin jan nahi bagaitu gu,
herriaren haragiak
tirokatu behar ditugu
beraren buruzagiak.
 
        Oro gudura, hala!
        Bihar izan dadin
        Internazionala
        gizonaren adin.
 
Langile nekazari gara
alderdi trabailaria,
Lurra gure herentzia da.
Hil bedi harraparia!
Bela putre gaitzak gogara
garagiaz ase dira.
Ihesi doaz, eta horra
eguzkiaren dirdira.
 
        Oro gudura, hala!
        Bihar izan dadin
        Internazionala
        gizonaren adin.

Zutik! Munduko langileak,
garai dezagun gosea!
Odoltzaren ondoan sarri
datorkigu asea!
Burgesiaren hilobitzat
zabal dezagun lezea,
harekin ehortziko dugu
eman daukun oinazea.

        Gora herriartea,
        agintera zuzen;
        gure azken guda
        bizkor etorri zen.

        Oihuaren ederra,
        garbi eta ozen!
        Munduko langile guztiak
        bat egin gaitezen!

  • ¹ albiriste: berri on.
  • ² adin: adimen.

XXI. menderako bertsio ulerterrazago bat aldatu

2018an Leire Narbaizak beste itzulpen bat eman zuen, gaur egungo euskarara moldatua.[13][19]

«

Zutik, munduko langileak!
Zutik, ogirik gabeak!
Zapaltzaile denen aurrean
altxa, iraultzaileak!
Iragana suntsitu behar da.
Jende esklaboa, jaiki!
Aldaketak datoz mundura
eta herriak badaki!

Elkar gaitezen denok
azken borrokara.
Internazionala
gure iraultza da.

»


Partitura eta audioa aldatu

1971ko euskarazko lehen bertsioa (G. Aresti) aldatu

Lehen bertsioaren partitura apur bat aldatu da urteak pasatu direnean. Hau da gaur egunean Gabriel Arestiren hitzekin kantatzen den doinuaren partitura:[20]

 

Euskarazko 2018ko bertsioa aldatu

Eta hau da partitura bera baina 2018an Leire Narbaizak proposatutako hitzekin:

 

Sobietar Batasunaren ereserkia aldatu

Internazionala errusieraz, SESBeko ereserkia 1922tik 1944ra bitarte.

Bertsio errusiarra Arkady Kotsek itzuli zuen hasieran 1902an eta Londresen inprimatu zen Zhiznen, emigratzaile errusiarren aldizkarian. Lehen bertsio errusiarrak hiru ahapaldi zituen (jatorrizko letraren sei ahapaldien aurrean, frantsesezko 1., 2. eta 6. ahapaldietan oinarrituak) eta leloa. Errusian iraultza boltxebikearen ondoren, testua zertxobait aldatu zen etorkizuneko denboran kokatutakoak kentzeko, "orain alferrikako" baitziren. Bertsio horretan, etorkizuneko denboraren ordez orainaldia jarri zen, eta pluraleko lehen pertsonan izenordain posesiboa sartu zen). 1918an, Izvestiako erredaktore nagusiak, Juri Steklovek, dei egin zien idazle errusiarrei beste hiru ahapaldiak itzul zitzaten, eta, azkenean, sei ahapaldi gehitu zitzaizkion abestiari[21].

Aipamenak beste obra batzuetan aldatu

George Orwell-ek idatzi zuen Abereen etxaldea liburuko lehen orrialdeetako ereserkia "Internationala"ren "parodia"[22] edo "birkonfigurazioa" gisa deskribatu da; Orwellen testuan agertzen da ("umorezko sarrera" gisa) "Clementine eta La Cucaracha abestien arteko doinu arin erritmotsu bat" kantatzen zutela, "Oh My Darling, Clementine" eta "La Cucaracha" abestiei erreferentzia eginez.[23][24] "Ingalaterrako piztiak, Irlandako piztiak / lurralde eta eguraldi guztietako piztiak / aditu itzazue nire berri eztiak / urrezko etorkizuna izango dugu guztiak. ...".[25]

William Carlos Williams-en Choral: The Pink Church poemak "Internationala" abestiaren hitzak aipatzen ditu komunismoa sinbolizatzeko; poemak, berriz, ez du ia aipatzen komunismoa zuzenean; Williamsek berak dio "a pink [...] not a red" ("arrosa [...] ez gorria") dela poemari buruzko gutun batean. [26]

Aleksandr Lebedev-Frontov-en obra ezagunenetako bat, Alderdi Nazional Boltxebikearen egoitzan jarri zutena, Frantziako Fantômas pertsonaiaren kartel bat da, ikusleari pistola bat ematen diona. Azpitituluan errusierazko "Internazionalaren" bertsioko lehen lerroa du.[27]

Vladimir Mayakovsky poeta errusiarrak Mystery-Bouffe obra "Etorkizuneko International" batekin amaitu zuen, Internazionalak duen tonuarekin, baina guztiz klaserik gabeko gizarte perfektua deskribatzen duten hitzekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Maclellan, Nic. (2004). Louise Michel: Anachist and Revolutionary Feminist, Jailed and Exiled for Leading the 1871 Popular Uprising in Paris. Ocean Press ISBN 978-1-876175-76-4. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  2. «Donny Gluckstein: Decyphering "The Internationale" (Autumn 2008)» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  3. (Ingelesez) «Did you know that the composer of 'The Internationale' was Belgian?» Focus on Belgium 2017-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  4. «SovMusic.ru - " Internationale "» www.sovmusic.ru (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  5. (Frantsesez) Universalis, Encyclopædia. «EUGÈNE POTTIER (1816-1887)» Encyclopædia Universalis (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  6. (Frantsesez) Gonon, Jean-François (1856-1926) Auteur du texte. (1906). Histoire de la chanson stéphanoise et forézienne depuis son origine jusqu'à notre époque / par... J.-F. Gonon ; augmentée d'un avant-propos par J.-B. Galley,... ; d'une préface par Xavier Privas,.... (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  7. Caron, Jean-Claude. (1991). «Robert Brécy : Florilège de la chanson révolutionnaire. De 1789 au Front Populaire, 1990» Revue d'Histoire du XIXe siècle - 1848 7 (1): 170–172. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  8. (Frantsesez) Pottier, Eugène (1816-1887) Auteur du texte. (1890-1900). Chants révolutionnaires (2e édition) / Eugène Pottier ; préface de Allemane, Jaurès, Vaillant ; notice de Jules Vallès. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  9. «Lantegira joanda» Doinutegia: BDB bertsolaritzaren datu-basea (Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  10. Gabriel, Aresti. (1986). Itzulpenak (I). Susa, 88 or. ISBN 9787979210067..
  11. (Gaztelaniaz) «INDAZU ALBIRISTEA: INTERNAZIONALA» ERREPUBLIKA PLAZA 2014-04-30 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  12. «Inernazionala» Argia (1206): 21. 1986-07-24 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  13. a b Narbaiza, Leire. «Euskarazko beste letra bat Internaziolarendako» Eibar.org, Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  14. Internazionala abesten Donostiako 2012ko manifestazio batean. Bideoa: MRA Fundazioa 2012-03-29 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  15. a b Literatur Emailuak » Gabriel Arestik euskaratutako Internazionala osorik. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  16. «Susa literatura - Gabriel Aresti» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  17. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  18. a b «Internazionala - Eugene Pottier» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  19. «Internazionala, euskaraz» YouTube (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  20. (Gaztelaniaz) » Partitura de La Internacional | Partituras.org. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  21. «"Интернационал" // Литературная энциклопедия. Т. 4. — 1930 (текст)» feb-web.ru (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  22. (Ingelesez) Strong, Tracy B.. (2019-11-26). Learning One’s Native Tongue: Citizenship, Contestation, and Conflict in America. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-62336-8. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  23. (Ingelesez) Orwell, George. (2021-01-07). Animal Farm. Oxford University Press ISBN 978-0-19-881373-6. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  24. Ligda, Kenneth. (2014). «Orwellian Comedy» Twentieth Century Literature 60 (4): 513–537.  doi:10.1215/0041462X-2014-1005..
  25. Orwell, George; Elexpuru Arregi, Juan Martin. (2022). «Abereen etxaldea - Juan Martin Elexpuru Arregi» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  26. Cohen 2010, 218–219 orr. .
  27. Fenghi 2020, 108 orr. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Egaña, Andoni. (2022-05-01). «Albiristea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-14). Abestiaren hitzei buruz