Interleukina

Makrofagoek eta T linfozitoek jariatzen dituzten proteinak, immunitate-sistemako zelulen artean seinaleak transmititzeaz arduratzen direnak

Interleukinak zitokina mota bat dira, gehienbat leukozitoek sortutakoak (hortik datorkie izena: -leukina) baina beste zelula batzuek ere ekoiz ditzaketenak (hezur-muinetakoek, timokoek...). Egitura kimikoari dagokionez proteinak dira. Zeregin oso garrantzitsua betetzen dute immunitate-sistemaren funtzionamenduan (linfozitoak aktibatuz eta bizkortuz, hantura-prozesuetan eraginez, antigorputzen ekoizpena erregulatuz, etab.). Hainbat gaixotasun autoimmune eta immunoeskasia prozesuen atzean interleukinen funtzionamendu okerra dagoela baieztatu egin da.

Interleukinek immunitate-sistemaren zelulen arteko komunikazioa errazten dute, eraso mikrobiar baten aurrean organismoak erantzun eraginkorra burutu dezan.

Hogeita hamar interleukina (IL) inguru ezagutzen dira egun. Hona hemen garrantzitsuenak eta beren efektuak:

Izena Zelula ekoizleak Eragina
IL-1 Makrofagoak Th zelulak aktibatzen ditu. Sukarra eragiten du
IL-2 T zelulak T linfozitoen ugalketa bultzatzen du. Minbiziaren aurkako terapian erabilitakoa
IL-3 T zelulak Hezur-muinaren ama-zeluletan eragiten du
IL-4 Th zelulak B linfozitoen ugalketa sustatzen du. Alergia prozesuetan parte hartzen du (Ig E)
IL-5 Th zelulak Ig A-ren ekoizpena
IL-6 Makrofagoak eta monozitoak B eta T linfozitoen bereizketa
IL-8 Ehun konektiboa Neutrofiloen kimiotaxia
IL-10 Th zelulak IL-1en ekoizpena inhibitu eta B linfozitoak aktibatzen ditu
IL-12 Makrofagoak NK zelulen aktibazioa

Kanpo estekak aldatu