Herrialde bateko inportazioa beste herrialde batetik gertatzen den ondasun eta zerbitzuen sarrera bat da. Nazioarteko merkataritzaren bi osagaietako bat da, esportazioekin batera. Adibidez, Euskal Herriko hiritar batek Thailandiatik arroza ekartzen duenean, Euskal Herrian arroz-inportazio bat egin duela esaten da. Thailandian, berriz, Euskal Herrira arroz-esportazio bat egin dutela esango dute.

Inportazioek eragin nabarmena dute herrialde bateko ekonomiaren gainean:

  • inportazioa burutzen duen herrialdeko enpresa eta kontsumitzaileek ondasun eta zerbitzuen eskaintza zabalagoa izaten dute;
  • inportazioak bertako ekoizle eta enpresen akuilu izan daitezke, kanpokoak baino kalitate hobeagoko produktuak egitera behartuta izan daitezkeelako;
  • hiritarrek inportatutako produktuak kontsumitzen badituzte bertako ekonomiaren aurka joan daiteke.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.