Informatika alorrean, inodoa edo indize-nodoa Unix fitxategi-sistemetan, batez ere GNU/Linuxen, erabiltzen den datu-egitura bat da. Inodo bakoitzak fitxategi-sistemaren objektu baten (fitxategi, gailu-nodo, socket, pipe-ren...) informazioa edo metadatuak (baimenak, kokapena, datak...) gordetzen ditu. Inodoak ez ditu fitxategi-izena eta edukiak gordetzen.

Biltegiratze unitateetan fitxategiak, direktorioak eta esteka sinbolikoak zenbaki osoz osatutako inodoen bidez identifikatzen dira. Inodoaren egitura POSIX estandarren bidez osatzen da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.