Inkesta populazio bateko pertsona edo erakundeei egin beharreko galdera multzoa da, eskuarki aurrez behar bezala egituratua eta era arautu batez, galdera hauek asmatu, egituratu eta burutzeko metodologiarekin batera. Galdera multzo soilari galde sorta deritzo. Inkestak, galde sortaz gainera, beste zeregin eta elementu batzuk ere barne hartzen ditu, hala nola, populazioaren definizioa, lagina osatu eta aukeratzeko metodologia eta erantzunen bilketa eta tratamendua.

Inkestak arruntak dira soziologian, ekonomian, merkatu ikerketan eta osasungintzan, esaterako; helburua alor horietako alderdi jakin bat, zabalagoa edo murritzagoa, aztertzea izan ohi da. Adibidez, euskararen erabilerari buruzko inkestak, irakurketari buruzko inkestak eta elikadurari buruzko inkestak egiten dira. Galderak iritziei edo egitate zehatzei buruz izan daitezke, ikerketaren gaiaren eta helburuaren arabera. Ohikoak dira, halaber, hauteskundeetako emaitzak aurreikustekoak, boto emaileen iritzia eta boto asmoa jasotzeko asmoz.

Inkesta motak aldatu

Errolda inkestak eta laginketa inkestak bereizten dira. Lehenengoetan, helburua populazioko elementu guztiak, pertsonak edo erakundeak, aztertzea da; bigarrenean, ostera, elementu horietako batzuk aukeratzen dira, inferentzia estatistikoa egin ahal izateko.

Galderak egin eta erantzuteko era ezberdinak daude: telefonoz, postaz, internetez edo aurrez aurre (inkestatuaren etxean edo beste leku esanguratsu batean. Metodologia bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, eta unean uneko denbora, diru baliabide eta ikerketa motaren arabera aukeratu ohi da bata edo bestea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu