Initials B.B. Serge Gainsbourg-en zortzigarren estudioko diskoa da, 1968an kaleratua.

Initials B.B.
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1968ko ekaina (Frantzia)
Grabazioa1965eko abendua1968ko maiatza
Musika motaChanson, Pop, Rock psikodeliko
Iraupena31:00
HizkuntzaFrantsesa
Serge Gainsbourg taldearen kronologia
Bonnie and Clyde
(1968)
Initials B.B.
(1968)
Jane Birkin - Serge Gainsbourg
(1969)

Brigitte Bardoten agerpena ere nabarmengarria da disko honetan, bai abesti batzuk kantatzen dituelako Gainsbourg-ekin batera, bai diskoaren eta lehenengo abestiaren izena bere goitizenetik datorrelako, Sergek abestia bien arteko maitasun-harremana amaitu eta gero idatzi zuelako.

Historia aldatu

Diskoa zatitan 1965etik 1968ra arte grabatu zen, Parisen eta Londresen. Bertan Serge Gainsbourg-en abesti ezagunak aurki daitezke, Docteur Jekyll et Monsieur Hyde, Comic Strip eta Bonnie and Clyde, esaterako, baita Initials B.B. ere. Badaude lehenago kaleraturiko abestiak ere.[1]

Initials B.B. abestian Gainsbourg-ek zenbait inspirazio-iturri izan zituen. Alde batetik, Dvořák-en 9. Sinfonia mi minorrean “Mundu Berriko Sinfonia” eta Edgar Allan Poe-ren Belea olerkia; eta beste aldetik, abestiaren izena Brigitte Bardoten goitizenetik dator, abestia Gainsbourg-ek Bardot-ekin zeukan maitasun-harremana bukatu eta gero idatzi zuelako. [2]

Abestien zerrenda aldatu

Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen.

Initials B.B.
Znbk. IzenburuaAbeslaria(k) Iraupena
1. "Initials B.B."  Serge Gainsbourg 3:36
2. "Comic Strip"  Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardot 2:13
3. "Bloody Jack"  Serge Gainsbourg 2:07
4. "Docteur Jekyll et Monsieur Hyde"  Serge Gainsbourg 1:59
5. "Torrey Canyon"  Serge Gainsbourg 2:45
6. "Shu Ba Du Ba Loo Ba"  Serge Gainsbourg 2:08
7. "Ford Mustang"  Serge Gainsbourg 2:43
8. "Bonnie and Clyde"  Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardot 4:17
9. "Black and White"  Serge Gainsbourg 2:11
10. "Qui est "in" qui est "out""  Serge Gainsbourg 2:16
11. "Hold up"  Serge Gainsbourg 2:39
12. "Marilu"  Serge Gainsbourg 2:32

Erreferentziak aldatu

  1. L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991.Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4
  2. La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7

Kanpo estekak aldatu