Ingurumen inpaktu potentziala portu eta badietan

Ingurumen inpaktu potentziala portu eta badietan artikuluan itsas-portu eta badiatan eman daitezkeen ingurumen arriskuak zerrendatzen ditu.

Itsas-garraioek munduko merkataritza osoaren %82 baino gehiago hartzen dute barne; hori dela eta, orokorrean, portu eta badietan egiten diren garapeneko proiektuak (terminalak, atrakatze-instalazioak, errotazio-zonaldeak eta antzekoak) oro har garapen-bidean dauden herrialdeek izaten dituzten iraupen luzeko etekin ekonomikoekin erlazionatzen dira. Itsas garraioan egindako aurrerapen teknologikoak eta lurreko, aireko eta itsaso bidezko garraioaren integrazioak portu eta badien garapena konplexuagotu dute. Itsas garraioaren garrantzia eta izaera dinamikoa dela eta, proiektu ugari sortu dira, hala nola, hurbiltze-kanalen ezarpenak, kanalak, ur-bideak, errotazio-zonaldeak, kaien eraikuntza, malekoiak, olatu-horma, juntura, ur sakoneko portu aurrefabrikatuak, kosta kanpoko terminal mugikorrak eta abar.

Ingurumen-inpaktu potentzialak aldatu

Itsas merkataritza, arrantza-industria eta itsas defentsaren arrakasta, portu eta badien garapenaren mende daude; hori dela eta , berebiziko garrantzia du kosta eta itsas baliabide hauen diseinua, eraikuntza eta mantenu-lanak egokiak eta zuzenak izateak. Itsas garapenak ingurumen-arazo lokalak sorrarazi ohi ditu, baina honek eskualde mailan ere arazoak sor ditzake. Itsas garapeneko inpaktuak bere kokapenaren arabera aldatzen dira, geografian, hidrologian, geologian, ekologian, industrializazioan, urbanizazioan eta ontziratze motan izaten diren desberdintasunak direla eta.

Ur naturaletan eragindako aldaketak eta egitura artifizialen eraikuntzek, ur-masan eragin zuzeneko inpaktuak izan dezakete; aldiz, ekosisteman eta proiektutik gertu dauden komunitateetan, eraikuntza eta aldaketa hauen inpaktuak eragin zuzenekoak nahiz ez-zuzenekoak izan daitezke.

Dragatze-lanak, materialaren ezabaketak, hondartza-zonaldeen garapenek, itsas zirkulazioaren handiagotzeak eta ibilgailuen mugimenduak portuetan, kutsatzaile natural eta antropogenikoak isur ditzakete ingurumenera. Badia eta portuetan instalazioak ezartzeko dragatze-lan nahiz materiala kentzeko eta eraikuntzarako metodo ugari daudenez, intereseko medioan eragiten duten efektu fisiko, kimiko eta biologikoen konbinazioak aldatuz joaten dira.

Ur-inpaktu potentzialen artean, ondorengoak daude:

  • Petrolio-deskarga eta -isurpenak.
  • Substantzia kutsatzaileen isurpenak, sedimentuen birresekiduraren, gainazaleko afluxuaren eta iturri puntualen deskargen arabera.
  • Habitataren suntsipena.
  • Uraren zirkulazioan eta konposizioan eragindako aldaketak.
  • Osasun publikoari eta garraioaren segurtasunari dagozkion kezkak.

Lur-inpaktuen artean ondorengoak aurkitzen dira:

  • Dragatutako materialaren suntsiketak sorturiko kutsadura.
  • Sakoneraren eta kanalaren handipenek eta hondartzen garapenek (olatu-hormen eraikuntzak etab.) eragindako aldaketa hidrologikoek sorturiko higadura eta sedimentazioa.
  • Portuen eta hondartzen garapenek eragindako habitat ahulen galerak (adibidez: lur hezeak, mangladiak) eta etorkizuneko eta egungo lurren erabilpenen galerak.

Aireko inpaktuen artean, ibilgailuen mugimenduak , degradazioak eta hautsen sorkuntza aurkitzen dira.

Arazoak baliabide naturalekin aldatu

Ura aldatu

Dragaketa eta honek sortzen dituen materialen ezabaketa, portuen garapen eta mantentze lanen aktibitate dira. Lan hauek, ondoren azalduko diren irismen handi nahiz txikiko inpaktuak sor ditzakete ur-sistemetan:

  • Hondartza, zingira, koral-arrezife eta arrantza-eremuen degradazioa.
  • Sedimentuaren asentamendu eta birsuspentsioa.
  • Kutsatzaile toxikoen separatzea eta ur-zutabean birsartzea.
  • Marisko eta arrainetan, kutsatzaileen irenste eta metaketa.
  • Uhertasun handiagoa, uretan disolbatutako oxigeno-maila gutxituz epe motzean.
  • Batimetriaren aldaketa, lur-azpiko ur gezetan ur gaziaren intrusioa baliatuz.
  • Espezien aniztasun, komunitate bentikoen eta uraren konposizio kimikoan aldaketak sor ditzakete.
  • Erriberaren egituran aldaketak eta habitaten eta arrantza-errekurtsuen galera.

Inpaktu berdintsuak sor dezakete itsas trafikoaren handitzeak edo erriberako instalazio berrien garapenak.

Nabigagarritasunaren handitzeak eta portu-instalakuntzen handitzeak, itsas-zirkulazioaren handitzea eta sentina oliotsuaren, lastaren, ataskoen aurkako materialen eta zerbitzatutako uren deskarga eta isuria erakarri dezake. Hondartza eremuaren garapenak ur-sisteman sortuko duen estresaz gain, ur-zerbitzatuen, ur-prozesatuen eta hozte-uren isurtzeen eta askatze akzidentalen handitzea erakarriko du.

Lurzorua aldatu

Erribera eta badia eremua, industria berrien beharren arabera aldatuko da. Hauek, herrien lekualdaketa, ibilgailuen trafikoaren handitzea, hauts eta trafikoak sorturiko emisioak airean eta lehengaien metaketa eta gainazaleko isurien kutsadura sor dezakete. Portuetan eta badietan, instalakuntza asko eta asko padura hauskor eta gazietatik, mangladi eta euri-uren eta sedimentu kutsatuaren jasotzaile bezala lan egiten duten zingiretatik hurbil aurki daitezke.

Dragatutako materialen lurrazaleko ezabatzeak sistema konfinatu nahiz ez-konfinatuetan, azpian eduki dezaketen lur-azpiko urei eragin diezaieke, lurrazaleko isuriak kutsatu ditzakete eta lurraren erabileran aldaketak sor ditzakete. Gerta liteke, azkenaldian lurzoru-hezeen eta hauek egitura-biologiko eta hidrologikoan eta biomioen funtzionamenduan dute garrantzia dela eta, hauen inguruan handitzen ari den arduraren ondorioz, lurzoru hezeetan dragatutako materialen metaketak debekatzea.

Arazo soziokulturalak aldatu

Portuen instalazioen berrikuntzak edota handitzeak, gehienbat, garapen herrialdeetan egiten dira, honelako lanek komertzioa erakarri eta lanpostuak sortzen baitituzte. Hala ere, hobekuntzek, handitzeek eta industrializazioak inguruko tradizioetan aldaketak sor ditzake. Hainbat kasutan, proiektu hauen arrakasta eta onarpena, bertakoek beren toki-historiko, parke, erreserba eta oso baliagarriak diren aisi eta arrantza errekurtsoekiko duten ardura dela eta izan ohi da eragotzia. Oinarrizkoa da kasu hauetan parte-hartze komunitarioa lortzea proiektuen plangintzarako.

Planifikazio eta ezarpen faseetan, bertako errekurtso teknikoen eta eskulanaren beharren proiekzioak egin beharko dira, bertako lehengaietan presio gehiegirik ez eragitearren. Urriak diren errekurtsoetan, gainpresioak ekidin beharko dira. Adibidez, portuaren nahiz badiaren garapenerako bertako arrantza esparru txiki baten edota aisi hondartza baten suntsipenak nahi ez diren inpaktu ekonomiko eta kulturalak sor ditzake.

Arazo bereziak aldatu

Material eta karga arriskutsuak aldatu

Material arriskutsuen ontziratzea eta maneiatzea, pestizida, lehergaiak edo gas presurizatuak esate baterako, arrisku onartezina izango liteke gizakien osasunerako eta ingurumenerako, garapenean dauden nazioen portuetan. Inguruko langile eta herriak babesteko, agintariek ziurtatu behar dute neurri egokiak hartu dituztela merkantzia arriskutsuen garraio eta erabilerarako.

Mantentze-dragatzea aldatu

Mantentze-dragatzea hurbiltze kanaletan eta badien depresioetan erabiltzen da sakonera eta zabaltasuna mantentzeko; honek itsasontzi handien sarrera ziurtatzen du.

Mantentze- dragatzetatik datozen materialak, eraikitzeko dragatzetatik ateratzen diren sedimentuak baino arazo gehiago ematen dituzte suntsitzeko. Azalerako sedimentuak, hauspeatu berriak direnez, normalean kutsatuta daude.

Sedimentu berri hauek kutsatzaile naturalak eta antropogonikoak izaten dituzte, prezipitazio atmosferikoetatik, alboko lur-azalera edo erretenen urertzetatik, ur-zutabeko jarduera biologikotik, barne-uretatik ekarritako sedimentuetatik, deskarga puntualetatik, eta ondoko eremuetako azalerako fluxuetatik etorriak.

Kutsatzaileen askatzea portualdean murrizteko, hainbat ekintza kontuan izan behar ditugu:

  • Euri-uren tratamendu eta maneiatze-instalazioen diseinu egokia.
  • Alboetako lurren erabilera (adibidez: nekazaritza- edo meategi-lurrak gertu izatea).
  • Material arriskutsuak maneiatzeko prozedurak.
  • Portu arloan onartuak dauden industria motak.
Inguruneko legeria aldatu

Nazioartean, kostaldeko baliabideen osotasun erabilgarriak eta egiturak mantentzeari eta babesteari geroz eta garrantzi gehiago ematen ari zaio. Horregatik, baliabide hauei erasotzen dien portu eta badien garapen-ekintzak bertako eta eskualdeko murrizketen menpe daude.

Itsaso zabalean kanporatzen diren hondakinek, baita dragatzeetatik ateratako material kutsatuek ere nahiko arreta piztu dute azken urte hauetan. Horregatik beharrezkoa da bertako eta nazioarteko arautegia kontuan hartzea eta erabiltzea, adibidez:

  • Osloko 1974ko hitzarmena
  • Pariseko 1978ko hitzarmena
  • Londresko 1972ko hitzarmena, hondakinen deskargari buruzkoa

Horrez gain, Nazioarteko Itsasoko Erakundea (NIE) portuen arautegia ezartzeko arduraduna da, itsasontzien deskarga eta askatzeak saihestu eta kontrolatzeko.

Badia eta portuen kokapena aldatu

Garapen-bidean dauden herrialde askok gizaki-dentsitateagatik, edateko urak eta hondakinak kudeatzeko sistemengatik nabarmentzen dira. Gainera, garapen hau lurraren erabilera intentsiboa eta ingurumeneko degradazio azkarra ekartzen ari da.

Halaber, ideia txarra izan daiteke lurralde baten itsasoko merkataritza eta industriak sustatzeko badia edo portuak garatzea, bertako ingurumenak estres maila handiak baditu. Hau egin liteke, garapen-jardueretatik datozen hondakinak ondo kudeatzeko neurriak hartuz gero.

Badiak edo portuak sortzeko erabakiak normalean ez dira ingurumeneko parametroekin hartzen, parametro ekonomiko, geografiko eta politikoekin baizik. Horregatik, kokapen bat aukeratzean, inguru naturala bereganatzeko daukan gaitasuna kontuan hartu behar dugu, baita lan-beharra eta bertako merkataritza eta sarbideen erraztasuna ere.

Oharra: artikulu hau, gaztelaniazko "Impacto ambiental potencial de puertos y bahías" artikuluaren itzulpena da.