Informatikari euskaldunen bilkurak

Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB) bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailak antolatzen dituen biltzarrak dira. Informatikan sortzen diren gai berriak aztertzen dira, eta informatikari euskaldunek azaltzen dute azkenaldian egin duten ekarpen berri interesgarria. Beti 100-200 izaten dira parte hartzaileak, eta hainbatetan 250 pertsona biltzera ere iritsi da. Informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etortzen dira horiek, irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak, nagusiki. Besteak beste gai hauek landu dira: robotika, telefono mugiorrerako aplikazioak, sare sozialak, burujabetza teknologikoa, Informatikaren irakaskuntza, informatika irakaskuntzan...[1]

Informatikari euskaldunen bilkurak
Irudia
Motabiltzar
Indarraldi1996 - 
HerrialdeaEspainia eta Frantzia
AntolatzaileaUdako Euskal Unibertsitatea
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara

Webguneunibertsitatea.net…

Parte hartzaileak informatikariak izaten dira, zentzu zabalenean hartuta: software-garatzaileak, erabiltzaile, irakasle, ikasle, teknikari eta abar.

Bilkura hauetan sortutako eztabaida eta gogoetek eragina izan dute geroago Euskal Herrian arlo horietan gertatu den garapenean.

Urteetan zehar hainbat erakunde izan dira bilkura hauen babesle: Miramon parkearen eskutik berrikuntzako sailetatik diru-laguntza lortu baitu Eusko Jaurlaritzan, SPRI Taldean, eta Gipuzkoako Foru Aldundian. eta Donostiako Udalean.

Sorrera eta helburuak aldatu

Lehenengo bilkura 1996. urtean antolatu zen, eta honela definitu zen orduan bilkura hauen hasierako helburua:

« Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak... mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak... Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak...

Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera...

»

—Informatikari Euskaldunen I. Topaketa, 1996-11-22[2]


Orduko editoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak ezin zitezkeen erabili euskaraz. Geroago hutsune horiek bete ziren, gaur egunean oso normaltzat ikusten da oinarrizko programa horiek euskaraz erabili ahal izatea, baina orduan erronka bat zen hori lortzea. Informatikari euskaldunen lehen bilkurak hutsune horren presentzia salatu zuen eta eragin zuen konponketa bat bilatze aldera.

UEUko Informatika saila aldatu

Udako euskal Unibertsitateko Informatika saila 1983an sortu zen. Ordura arte UEUko Fisika Sailean aritzen ziren informatikariak, Informatikaz euskaraz egin ziren lehen urratsak Klaudio Harluxet behe-nafarreraren eskutik etorri ziren, euskarazko informatikan aitzindaria izan zen. Berak idatzi zituen informatikari buruz euskaraz argitaratu ziren lehenengo artikuluak. 1975. urtean, Elhuyar aldizkarian argitaraturiko «Informatikaren hiztegi laburra» izeneko artikuluan,[3] 74 hitzeko bilduma proposatu zuen, informatikaren oinarrizko azalpenarekin batera. Aldizkari berean bi urte geroago beste artikulu bat argitaratu zuen, René Harluxet lehengusuarekin. Han ekin zioten Claude E. Shannonen informazioaren teoriari (informatikaren oinarri den teoria), informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz.

Ohiko parte hartzaileen artean hauek daude: Iñaki Alegria, Olatz Arbelaitz, Aitzol Astigarraga, Xabier Arregi Iparragirre, Xabier Artola Zubillaga, Iratxe Esnaola Arribillaga, Luistxo Fernandez, Maite Goñi, Inma Hernaez, Gorka Julio, Edurne Larraza, Elena Lazkano, Igor Leturia, Montserrat Maritxalar, Olatz Perez de Viñaspre, Kepa Sarasola, Alain Urizar...

Informatika sailak, 1983an sortu zenetik, 400 hitzaldi baino gehiago eta emandako ikastaroak 90 baino gehiago dira.[4]

Ekitaldien zerrenda aldatu

1996z gero bi urterik behin antolatu dira bilkura horiek, informatikaren munduan agertzen diren ekarpen eta fenomeno berriak komunitate euskaldunen ikuspuntutik aztertzeko, eta haien erabilera interesgarrietan eragiteko. Antolatu diren ekitaldiak hauek izan dira:

IEB bilkurak
Kartela Bilkura Gai nagusia Data Lekua Parte
hartzaileak
Egitaraua
 
XII. IEB Adimen Artifiziala 2022-uztaila-01

2020-urrian egiteko zen, baina atzeratu zen pandemiarengatik

Donostia 100 Webgunea eta egitaraua(aurkezpen gehienak bideoan grabatuta)

UEUren 50. urteurreneko jardunaldien barruan, Filosofia Sailarekin batera antolatuta

 
XI. IEB Burujabetza teknologikoa. 2018
-maiatza-
17
Donostia 120 Webgunea,

Egitaraua

 
X. IEB Robotika.
Amesten dute androideek
ardi latx elektrikoekin?
2015
-azaroa-
12
Donostia 200 Eskuorria,

Egitaraua

 
IX. IEB Telefonoak eta informatika 2013
-maiatza-
8
Donostia 250 Eskuorria,

Egitaraua

 
VIII. IEB Gizarte sareak 2011
-maiatza-
12
Donostia >200
 

Bloga

 
VII. IEB Teknologia berriak,
gaur eta bihar
2009
-maiatza-
7
Donostia >200 Egitaraua
 
VI. IEB Web 2.0 hemen 2007
-maiatza-
10
Donostia
 
 
V. IEB Softwaregintzaren
erronka berriak
2005
-apirila-
22
Donostia
 
 
IV. IEB Informatikaria
gizarte elektronikoan
2003
-apirila-
4
Donostia
 
 
III. IEB Informatikaren irakaskuntza
eta informatika irakaskuntzan
2001
-martxoa-
30
Donostia 180
 
 
Informatikari
Euskaldunen
II. Topaketak
Euskara eta Internet 1998
-azaroa-
20
Donostia 180
 
 
Informatikari
Euskaldunen
I. Topaketak
Euskarazko softwarea
gaur egun
1996
-azaroa-
22
Donostia 160
 


Errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB). «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  2. Lehen bilkurako programa
  3. Klaudio Harluxet: «Informatikaren hiztegi laburra», Elhuyar zientzia eta teknologia, 1975.
  4. «Informatika sailaren produkzioa:: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  5. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  6. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikipediako hezkuntza programaren aurkezpena -IEB2018