Inetd (InterNET services Daemon) Unix sistema eragiletan dagoen demonioa (programa egoiliarra) da. Sare eskariak jasotzen dituen demonio espezializatu bat da.

Unix-en, sare zerbitzua bakoitza, dagokion demonioak hornitzen du. Horrela, TELNET, FTP, SMTP, bezalako zerbitzu bakoitzak demonio bat du. Hala ere, baliabideen kontsumoa dela eta, programa hauek ez daude martxan etengabean, Unix makina batek eskaini ditzakeen sare zerbitzuak asko baitira. Etengabean egikaritzen da, sare eskariei erantzuna emateko.

Funtzionamendua aldatu

Eskaera bat jasotzen denean, Inetd-k eskatutako zerbitzua hornitzen duen demonioa deituko du, dagokion atakan lotuko du eta ondoren “entzuten” jarraituko du. Honela, jasotako eskariak erantzuteko zerbitzariak bakarrik egikarituko dira.

Konfigurazioa aldatu

Unix-en, Inetd-ren funtzionamentua konfigurazio fitxategi baten bitartez parametrizatzen da. Fitxategi hau, orokorrean, /etc/inetd.conf da, eta formatu hau dauka:

Zerbitzua Socket Protok. Itxaron Erabiltz. Progr. Argument.

non, beste datu batzuen artean:

  • Zerbitzuaren izena
  • Socket mota (normalean, stream edo dgram –datagrama-)
  • Erabilitako protokoloa (normalean TCP edo UDP)
  • Erabiltzailea (zein pribilegioekin egikarituko den zerbitzaria)

Ondoren zerbitzu hau hornitzeko egikaritu behar den programa eta bere argumentuak agertzen diren.

Konfigurazio fitxaregiko lerro bat hau izan daiteke: pop-3 stream tcp nowait root /usr/sbin/tcpd ipop3d ftp stream tcp nowait root /etc/ftpd ftpd

  1. imap stream tcp nowait root /usr/sbin/tcpd imapd

Inetd.conf konfigurazio fitxategi hau da, hornitu behar ez ditugun zerbitzuak desgaitzeko tokia; hau segurtasun politika ona da, behar ez diren sistemako sarbideak izten dituelakoko. Egin behar den gauza bakarra, lerroak irazkintzea da (# bat aurrean ezarriz), eta berriro inetd abiatu.

Ikus,Gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu