Industria Protokolo Komuna

Industria Protokolo Komuna edo Protokolo Industrial Komuna (ingelesez: Common Industrial Protocol edo CIP) industria-automatizazio aplikazioetarako industria-protokoloa da. ODVA erakundearen babesa du.

Hasieran Kontrol eta Informazio Protokoloa (ingelesez: Control and Information Protocol izenez ezaguna, CIPak fabrikazio-automatizazio aplikazioei mezu eta zerbitzu sorta ulergarriak (kontrola, segurtasuna, sinkronizazioa, mugimendua eta informazioa) eskaintzen dizkio. Gainera, fabrikazio aplikazio hauek enpresa-mailako Ethernet sareetan eta Interneten txertatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Munduko ehundaka saltzailek sostengatzen dute eta ekoizlearekiko independentea da. Hortaz, CIPak fabrikarako komunikazio-arkitektura bateratua eskaintzen du. EtherNet/IP, DeviceNet, CompoNet eta ControlNet sareetan erabiltzen da.

ODVA CIP teknologia oinarri dituzten sareko teknologiak sostengatzen dituen erakundea da. Horrez gain, CIParen luzapenak ere sostengatzen ditu: CIP Safety, CIP Motion, CIP Energy, CIP Sync eta CIP Security esaterako.

Kanpo estekak aldatu