Indotxina[1] hego-ekialdeko Asiako penintsula da, Indiaren, Bengalako golkoaren eta Txinaren artean dagoena. Malakako itsasarteak bereizten du Insulindiatik. Gaur egun ondorengo estatuek osatzen dute: Kanbodia, Vietnam, Laos, Myanmar (Birmania ohia) eta Thailandia.

Indotxina
Datu orokorrak
Motapenintsula eta eskualde geografiko
Azalera2.413.620 km²
Geografia
Map
Koordenatuak16°N 102°E / 16°N 102°E / 16; 102
Honen parte daAsia
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa
Ozeano Barea
Bengalako golkoa
Leku geografikoaHego-ekialdeko Asia

Ibai nagusiak Irawadi, Saluen eta Mekong dira. Montzoi klima nagusia da lurralde gehienean; iparraldean, berriz, ekuatoriala da. Erlijio nagusia budista da. Politikoki Indotxina-ren barruan Birmania, Thailandia, Laos, Kamputxea, Vietman eta Malaysia daude. Bost etnia talde nagusi daude Indotxinan: birmaniarrak, siameseak, khmerak, laosiarrak eta vietnamdarrak.

Historia aldatu

I. mendetik X. mendea arte Txinaren mende egon zen. Indotxinara iritsi ziren lehen europarrak portugaldarrak izan ziren (1508). 1858tik 1954ra Frantziaren parte izan zen, Frantziar Indotxina osatuz (1887-1954).

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak aldatu