Indiaka Hego Amerikan jolasten den talde kirol bat da, eta bertan erabiltzen den elementu nagusiaren izena ere bada. Jokoak harremana du boleibolarekin eta badmintonarekin, sare batek mozten duen zelaiak jokatzen delako.

Indiaka pilota bat

Elementu nagusia pilota indiaka da, edo sinpleki indiaka, eskuarekin jo behar dena.

Gaur egun Alemania bezalako herrietan asko jokatzen da, kirol bat delarik herrialde honetan hiru federazio ezberdinekin. Berlinen 2000ko maiatzaren 26an sortu zen jokoa arautzeko nazioarteko lehen elkartea.

Joko arauak aldatu

Indiaka 16 x 6,1 metro neurtzen dituen zelai batean jokatzen da, bi zatitan banatuta dagoena. Alde bakoitzean taldeetako bat jartzen da. Sarearen altuera aldatzen da adina eta sexuaren arabera, baina 2tik 2,35 metroko altuerara jarri behar da. Talde bakoitzak 2 kide izango ditu jolasten eta gehienez beste hainbeste aldatzeko prest.

Pilota jokoan jartzen denean atzean eta eskubian dagoen jokalariak pilota jotzen du sarearen bestaldera pasa dadin. Talde bakoitzak gehienez hiru aldiz jo dezake jarraian, eskua edo besoa edo zipoarekin bakarrik erabili ahal delarik. Indiakak ezin du lurra ikutu, eta hori gertatzen bada aurkako taldeak puntu bat eta sakea lortuko du. Puntu bakoitzean taldekideen errotazioa gertatzen da.

15 puntura jokatzen da atal bakoitzean, eta bi puntuko desberdintasuna eduki behar da. Hiru edo bost ataletik hoberenak irabaziko du jokoa.

Kanpo estekak aldatu