Inder Kumar Gujral (Jhelum, egun Pakistan, 1919ko abenduaren 4a - Gurgaon, Haryana, 2012ko azaroaren 30a) Indiar politikaria izan zen.

Inder Kumar Gujral

Indiako Finantzetako ministro

1997ko apirilaren 21a - 1997ko maiatzaren 1a
P. Chidambaram (en) Itzuli - P. Chidambaram (en) Itzuli

12. Indiako lehen ministro

1997ko apirilaren 21a - 1998ko martxoaren 19a
H. D. Deve Gowda (en) Itzuli - Atal Bihari Vajpayee

Kanpo Arazoetako ministro

1996ko ekainaren 1a - 1998ko martxoaren 19a
Sikander Bakht (en) Itzuli - Atal Bihari Vajpayee

Kanpo Arazoetako ministro

1989ko abenduaren 5a - 1990eko azaroaren 10a
Vishwanath Pratap Singh (en) Itzuli - Vidya Charan Shukla (en) Itzuli
Member of the 9th Lok Sabha (en) Itzuli

1989ko abenduaren 2a - 1991ko martxoaren 13a
Hautetsia: 1989 Indian general election (en) Itzuli
12. Lok Sabhako kidea


Barrutia: Jalandhar Lok Sabha constituency (en) Itzuli
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaSohawa Tehsil (en) Itzuli1919ko abenduaren 4a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaGurgaon (en) Itzuli2012ko azaroaren 30a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Shiela Gujral (en) Itzuli  2011ko uztailaren 11)
Shiela Gujral (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDAV College, Kanpur (en) Itzuli
Government High School Jhelum (en) Itzuli
Forman Christian College (en) Itzuli
Government College University (en) Itzuli
D.A.V. College (Lahore), Ambala City (en) Itzuli
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoa Janata Dal (en) Itzuli
Indiako Kongresu Nazionala
Bharatiya Janata Alderdia
Indiako Alderdi Komunista

IMDB: nm1588368 Find a Grave: 101596048 Edit the value on Wikidata

Familia aberats eta ikasi batean hazi zen. Gurasoak, biak, India Britainia Handiaren manupetik askatzeko borrokatu ziren. Kristau eskola batean egin zituen lehen mailako ikasketak, Lahoreko Merkataritza Eskolan gero, Pakistanen, eta Punjabeko Unibertsitatean azkenik. 1930-1931 urteetan eta aurrerago ere, 1942an, kartzelan egon zen Indiaren askapenaren aldeko mugimenduan parte hartzeagatik. Gurasoak ere kartzelan sartu zituzten Bigarren Mundu Gerran, Britainia Handiaren aurkako ekintzetan parte hartzeagatik. 1959-1964 bitarteko urteetan New Delhiko Udal Batzordeko lehendakariorde izan zen. 1964an, Rajya Sabha deritzon Parlamentuko kide izendatu zuten lehen aldiz. Parlamentu horretako kideek 30 urte baino gehiago izan behar dituzte, eta legegintza-batzordeek hautatzen dituzte, ez herritarrek. UNESCOko indiar ordezkaritzaren burua izan zen 1970, 1972 eta 1974 urteetan, eta Nazio Batuen babespean antolatutako konferentzietakoa ere beste askotan, 1970eko hamarraldian. 1967-1976 urte-bitartean Indiako gobernuko ministro-batzordeko kide izan zen, eta bost sail desberdinetan aritu zen. Askotan frogatu zuen berak bere printzipioei begiratzen ziela, politika nagusiaren presioa gorabehera. 1975ean, adibidez, Informazio ministro zela Indira Gandhiren gobernuan, askatasun zibilik gabeko garai batean, kargutik kendu eta Moskura bidali zuten enbaxadore, albiste-buletinak zentsuratzeko aginduari uko egiteagatik. 1989an, Lok Sabha deritzon Parlamentuko kide hautatu zuten lehen aldiz (Lok Sabhako kideak herritarrek hautatzen dituzte zuzenean), eta parlamentari gisa kanpo-arazoez arduratu zen 1989-1991 urte-bitartean. 1992an berriro hautatu zuten Rajya Sabhako kide. 1997ko apirilean lehen ministro hautatu zuten, eta 1998ko martxora arte aritu zen kargu horretan.

1999ko hauteskundeetara ez zuen bere burua aurkeztu, eta politikatik erretiratu egin zen. Club of Madrid-eko kide izan zen; aipatu erakundea herrialde askotako presidente eta lehen ministro ohiak biltzen dituen irabazi-asmorik gabeko talde independentea da.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inder Kumar Gujral