Inariera edo Inariko samiera (Anarâškielâ) Finlandiako Inari udalerri eta inguruetan hitz egiten den sami hizkuntza bat da. 250 bat inaritar hiztun ditu 2005. urtean egin zen azterketaren arabera, baina hiztun hauek, gehienetan, finlandiera edo iparraldeko samiera dakitenez, egunerokoan ez dute komunikatzeko ia erabiltzen [1]. Hizkuntza hau, elur-orein zaintzan ibiltzen diren samitar gutxi batzuk baino ez dute erabiltzen eta ez denez ofiziala eta araugilerik ez duenez, galtzeko arrisku bizian dago UNESCOren Liburu Gorriaren arabera [2]. Ez da eskoletan ikasten eta umeei ez zaie irakasten; nahiz eta, literatura tradizio apur bat duen (hala nola, 1906. urtean Biblia itzuli zen), iparraldeko samierarekin duen antzekotasunak kalte egin dio. Hiztun gehien dituen eta ofiziala den samiera bakarra denez, gainontzeko familia honetako hizkuntzek gainbehera sakona jasan dute azkenaldian, hain artean inarierak. Hala ere, Finlandian nahiko ezaguna den Amoc raperoak, inarieraz abesten du, azkeneko hats dotorea eman nahi baitio hizkuntzari [3].

Inariera
anarâškielâ
Finlandiako Inari udalerrian bizi diren samitarren %16ak.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaFinlandia
Hiztunak~300
OfizialtasunaInari udalerrian
EskualdeaInari, Lappi
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
uraldar hizkuntzak
Ugrofinlandiar hizkuntzak
Fino-permiar hizkuntzak
Fino-volgaitar hizkuntzak
hizkuntza fino-samiak
samiera
Eastern Sami (en) Itzuli
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, akusatiboa, lokatiboa, ilatiboa, komitatiboa, abesiboa, esiboa eta partitiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2smn
ISO 639-3smn
Ethnologuesmn
Glottologinar1241
Wikipediasmn
Linguasphere41-AAB-bb
UNESCO359
IETFsmn
Endangered
Languages Project

3431

Historia aldatu

1859. urtean argitaratu zen Anar sämi kiela aapis kirje ja doctor Martti Lutherus Ucca katkismus liburua izan zen inarieraz idatzi zen lehen liburua. Edvard Wilhelm Borg idazleak inarieraz idatzi eta itzuli zuen lehen liburu hau.

Hala ere, 1906. urtean itzuli zen Bibliaz gain, oso gutxi idatzi da hizkuntza honetan eta batez ere, hizkuntzalariek idatzi dute inarierari buruz. Nahiz eta, samitarren kultura bultzatzeko Finlandiako Samitarren Parlamentua osatu zen 1973. urtean, bultzada txikia izan zuen hizkuntzak.

1986ean Anarâškielâ servi (Inarieraren Elkartea) sortu zen hizkuntza sustatzen helburuaz. Elkarte honek, hala nola, liburutxoak eta egutegiak idatzi eta hizkuntza irakasteko 3-6 urte bitarteko haurrentzako gela bat ireki zuen. Belaunaldi berriei erakusteko nahi honi esker, Mikkâl Morottaja raperoak, gaur egun, inarieraz abesten ditu bere abestiak.

1992. urtean, aldiz, Inari, Finlandiako udalerri elelaudun bakarra bihurtu zen eta inariera udalerriko hizkuntza ofiziala bilakatu zen, finlandiera, iparraldeko samiera eta skolterarekin batera. Hala ere, biztanleriaren %5ak baino gutxiago daki inarieraz, nahiz eta, ofizialak diren gainontzeko samierekin gutxiengo elkar-ulertze bat dagoen.

Kokapen geografikoa aldatu

Inariko herrixka hauetan entzuten da inariera gehien:

Grafia aldatu

Inariera idazteko Latindar alfabetoaren bertsio zabal bat erabiltzen da:

А а (Â â) B b C c Č č D d Đ đ E e
F f G g H h I i J j K k L l M m
N n O o P p R r S s Š š T t U u
V v Y y Z z Ž ž Ä ä (Á á)


Gramatika aldatu

Aditza aldatu

  • Pertsona
  • Lehen pertsona
  • Bigarren pertsona
  • Hirugarren pertsona

-

Izenordaina aldatu

Izenordainean pertsona mota hauek aurkitu daitezke. Ondorengo taulan kasu nominatibo eta genitibo/akusatiboan:

  Euskaraz Nominatiboa Euskaraz Genitiboa
Lehen pertsona (singularra) ni mun nire muu
Bigarren pertsona (singularra) hi/zu tun hire/zure tuu
Hirugarren pertsona (singularra) hura sun haren suu
Lehen pertsona (duala) gu (bi) muoi gure munnuu
Bigarren pertsona (duala) zuek (bi) tuoi zuen tunnuu
Hirugarren pertsona (duala) haiek (bi) suoi haien sunnuu
Lehen pertsona (plurala) gu mij gure mii
Bigarren pertsona (plurala) zuek tij zuen tii
Hirugarren pertsona (plurala) haiek sij haien sii
 
Inariera zazpigarren zenbakia.

Kasuen taula:

  Singularra Duala Plurala
Abesiboa muuttáá munnuuttáá miitttáá
Esiboa munen munnun minen
Genitibo-Akusatiboa muu munnuu mii
Ilatiboa munjin munnui mijjân
Komitatiboa muuin, muin munnuin, munnuuin miiguim
Lokatiboa must, muste munnust mist, miste
Nominatiboa mun muoi mij
Partitiboa muđe munnud? miđe?

Kasua aldatu

Inarierak bederatzi kasu dauzka, nahiz eta, askotan, genitiboa eta akusatiboa berdinak diren.

Partitiboa bakarrik singularrean agertzen da eta, finlandieran ez bezala, inarieran ez da erabiltzen objektuetan aditz iragankorrekin.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu